Astoaz esnea eroaten Ibarrara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pare bat behi izaten zuten eta esnea astoaz eramaten zuten Ibarrara. Gero handik Orozkoko Zubiaurren zegoen Sindikatora eta handik Bilboko zentralera joango zen esnea. Hilean-hilean kobratzen zuten. Astoan joaten zen, beti beldurrez. Orozkoko Zubiaurren zegoen Sindikatoa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ORO-001/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Eta zuek etxian, ganaue ta bazekotsen? Ganauek-eta?
- Bai, beti. Beti eukin doguz /duz/ behi bi edo hiru. Ta esne apurtxu bet ataten gendun. Ta haxeaz bizi gintzen.
- Ta ardirik-edo?
- Guk ez, guk ez. Guk ez geunkan ardirik. Guk esne apur bet ataten gendun, ta eroaten gendun Iberrera. Hori, esaten neune, hemeti Villarrealera lez. Astoan, kantinean eroaten gendun esnea. Ta han itxi esnea, ta gero, ba, kobretan gendun gero, hurrengo hilean.
- Hillien behin kobreten zeben?
- Bai esnea. Sindikato, sindikato esaten jaken lehenago. Ta sindikaton, ba hara joaten zian, esnea kobretan.
- Orduen zuek, etxerik etxe ez zeuben erueten esnia? Sindikatuk banatzen zeuben?
- Sindikatora. Ta sindikatoak eroango auen Bilbora-edo. Ni ordun… umiak gintzen, ta ordun pentseu bez.
- Baiña zeu be fango ziñan batzutan ezta astuakin?
- Ordun ba astoakin. Ta bildurre. Ta bildurre eukiten gendun umiak gintzen. Ta umiak bildurre eukiten gendun. Bai.
- Ta hortik hamendik Villarrealerako besteko bidia bazan ba, biajetxoa, ezta?
- Bai. Ta zan ba, kamiñoa bakarrik, kamiñoa. Ta ba ordun umiak gintzen ta bildurre eukiten gendun. Ba bildurre umiak, bildurregaz.
- Ta zu bakarrik faten ziñan?
- Bai. Ni bakarrik ta beste bat, beste auzoko batzuk egon ziran gorago. Ta aite eroaten aurien bakotxa bere…
- Astoakin?
- Astoakin.
- Zenbat, zenbat juntaitten ziñen? Sindikatora orduko, zenbat asto juntaitten ziñen bidien?
- Ez, guk Iberrera eruaten gendun. Ibarrara. Ta Iberrekoak eroaten auden sindikatora.
- Ta sindikatue nun euen ba?
- Zubiaurren.
- Zubiaurren? Ta oin Zubiaurre zer da, beste auzo bat? Orozkoko beste auzo bat?
- Orain ez dakit sindikatoak segitan badau han. Guk, urten gendun handik. Handik, hemetik urte asko darogu.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!