Ondarroa (Bizkaia)

Eskalearekin gertatutako anekdota

Eskalearekin gertatutako anekdota Behin pixarekin zikindutako umearen "aldazapia" uretan pasatu eta labearen atean jarri zuen sikatzen amak. Eskean etorri zen bati kafe usaina zegoela iruditu ei zitzaion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin pixarekin zikindutako umearen "aldazapia" uretan pasatu eta labearen atean jarri zuen sikatzen amak. Eskean etorri zen bati kafe usaina zegoela iruditu ei zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste anekdota bat be esango dotsut. Gure amanin, esan dotsut /esatsut/, sue, koziñi ekonomiku ta labako atin, umik txixe einddakun, ba, uraz kendu ha txixe usaiñe, bihurtu ta gero bir dabeneako labako atin sikatzen. Ba badakixu harek lurrune botaten eban bueno... demasa! Bafora. Ta egun baten eskale batek ati jo. Lehena eskali etxita asko etorten zan, eskale asko. Ta eskali. Ta "Hola!" ta "Ama, eskali!" ta "¡Qué olor a café!" berak eskalik. Esan gendun, harek... on akordaten za, harek koittauak kafi zer zan be ez ekixan. Harek nahi eban kafi edo, zeoze nahi eban harek ta azkanin lurrunai be "¡Qué olor a café!". Ta holako anekdotak ba mille. Ezan kontuk, miserixin kontuk. Lehena horixe zan dana.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia