Ondarroa (Bizkaia)

Ume txikiak paxarekin; "aldazapia" eta gainetik mantua

Ume txikiak paxarekin; "aldazapia" eta gainetik mantua Ume txikiei jertsearen gainetik hiru puntako zapia jartzen zitzaien eta gainetik paxa. Lehen ez zegoen pixoihalik. "Aldazapixe", izara zati bat izaten zen; gainetik "manto cuadrado".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ume txikiei jertsearen gainetik hiru puntako zapia jartzen zitzaien eta gainetik paxa. Lehen ez zegoen pixoihalik. "Aldazapixe", izara zati bat izaten zen; gainetik "manto cuadrado".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ume txikixak be, on dazen Dodotisak eta, lehena umiai eitten gakuen jertsa edo jantzi eta hiru puntako paiñuelu beti. Hiru puntako paiñuelu ipini, holantxenik, eta gero umi paxiaz. Paxi ixaten zan bendin lakoxi, bueltak eta bueltak emon gerrixan, paxi lotu. Nik pentsaten dot lehenako umik behean gaiñea jausi ezkero be tente geratzen zienela. Holantxenik umik, arma-arma eindde. Ta aldazapixe, izara zati zuri bat, lehelengo aldazapixe ta gero manto kuadrau etorten zan, horrek hoteletako mantelan-ta morukoxi, manta kuadrau, barrun zeozeaz bixkat reforzata beste tela bateaz edo. Ta, bueno, Dodotisak eta, horrek eta, paketeik-eta lehen ez eguan. Dana. Ta umiai, barakixu, ha aldazapixe bustittakun, ohian be barakixu izari bustitxen bagatzu hotza zelaku eoten dan, ume koittauak kongelata.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia