Etxekoren bat hiltzen zenean, lutoa urte osoan

Domeketako arropak aste egunean janztearen inguruko esaera. Etxean norbait hiltzen zenean lutoa erabili behar izaten zen urte osoan. Bigarren urtean luto erdia, grisa edo zuri apur batekin. Eurak beti zeuden lutoan, familian asko ziren eta. Arropak tindatu egiten zituzten.
Etxekoren bat hiltzen zenean, lutoa urte osoan Domeketako arropak aste egunean janztearen inguruko esaera. Etxean norbait hiltzen zenean lutoa erabili behar izaten zen urte osoan. Bigarren urtean luto erdia, grisa edo zuri apur batekin. Eurak beti zeuden lutoan, familian asko ziren eta. Arropak tindatu egiten zituzten.
Hizlaria(k): Amutxastegi Aspiazu, Lorea
Herria: Ondarroa (Bizkaia)
Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
Iraupena: 0:01:54
Erref: OND-035/027
Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Ta domeketako erropak, ba, nik nobixu itxosotik etorten zanin, domeketako erropak jantzi ta "Ai, ai, ai, astegun buruzurixan onenaz aurrea? Bai, bai, bai, asko bihako dou /bikou/ guk gutxi luzitzeko". Domeketako erropak zin, domeketako zapatak, domeketako erropi ta harek gauzak edonoiz... astegun buruzurixe ez zan... harek domeketako. Bai. Ta gerokun, iñor hilddakun, lutu, bueno, urte guztin. Gu beti geuazen lutuaz. Askoren tartin...! Edo aitte hil gatzulako... ze nik anaixi itto zanin hamazazpi urte neukan, orduntxe nobixuaz hasi barrixe eta aitte hil zanin be hamalau urte-edo neukazen. Eta gero, esaten dotsut, tie hil dala edo ha hil dala edo aume hil dala edo tio hil dala /hilddela/ edo, beti lutuaz geuazen. Beti! Geure denpora guztin lutuaz, beti. Komuniñoi eittea iñon erropiaz, iñok prestatako erropiaz. Bai, ba holantxenik, baiñe hamen ga.
- Ta lutue zenbat denporakoa ixeten zan?
- Lutu urte guztin, bai. Urte guztin baltz-baltz ta gerokun "alibio". "Alibio" ixaten zan ba grise edo tantau zurixe edo "medio lutu" esaten zana. Bai. Ixaten zan lutu zarratu eta gero medio lutu, erderaz "alivio" esaten dana, "medio lutu" Ondarrun.
- Eta horrek erropak tintxa edo?
-Tintxa. Zenbat erropa hondatu...! Erropa onena igual tintxa ta enkojiu, telak be ongo morukuk ez zin ixaten-ta. Ta erropak baltzittu barrukuk! bueno! Euzkixak baiño baltzaua. Bai. Baiñe dana halantxenik. Lehenako kontuk holakoxik di, bai.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia