Ondarroa (Bizkaia)

Ahizpak belarritakoak jartzeko zuloak egiten zituen

Ahizpak belarritakoak jartzeko zuloak egiten zituen <p>Bere ahizpak belarritakoak jartzeko zuloak egiten zituen bi patata zati jarri eta orratzarekin zulatuta. Haria sartzen zuen eta hari hari bueltak eman behar zitzaizkion gero. Hiru gizoni ere egin omen zizkien zuloak. Gero sarritan belarritakorik ez janzteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ahizpak belarritakoak jartzeko zuloak egiten zituen bi patata zati jarri eta orratzarekin zulatuta. Haria sartzen zuen eta hari hari bueltak eman behar zitzaizkion gero. Hiru gizoni ere egin omen zizkien zuloak. Gero sarritan belarritakorik ez janzteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nire aizta zaharrak, bueno, zaharrak... niaz bixi zana, dendan bixi zana —esan dotsut aizta bat euala aurretik junde—, harek danai eitten etsan patati, patata bat gordiñe ipini. Patati, patati hotza ixaten da. Patata zati bat aurrin eta beste patati atzin, eta jostorratza sartu eta danai belarrixan zulu, belarrittakuk jazteko. Eta harixe. Harixe ebaitte, harixe txintxilizke. Ta gerokun harei harixai ein bihar gakon, zolittu baik, txistuaz ein ta harixai bueltak emon. Ta hiru mutillei-edo be ein etsan zuluk belarrixan nire aiztik. Batei zolittu gakon...! Klaro bueltak emon... Ta halakoxe belarrixaz. Denda han etorri zan, gure tia bixai ataa etsan eskandalu, nire aiztiatxik. Holakoxe gure trabesurak edo gure gauzak edo, baiñe danok belarrixan zulukin han ibiltxen giñan.
- Ta belarrittakoak eta, zelakoak?
- Bueno, gehixenok bape baik, baiñe eukanak zeoze hantxe, tianak ixandakuk edo zeure egunin erregalatutakuk, edo a edo b edo…

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia