Ondarroa (Bizkaia)

Errekan bainuak barruko arropatan; lehortzeko trikimailuak

Errekan bainuak barruko arropatan; lehortzeko trikimailuak Lehen oso normala izaten zen ardiak (arkakusoak) eta zorriak izatea. Etxeetan ez zegoen dutxarik eta errekara joaten zirenean, bertan bainatzen ziren. Berari izekok egin zion bainujantzia, bionbo baten telarekin. Beste batzuek barruko arroparekin bainatzen ziren. Gero etxean haserre ez egiteko, biluztu eta hareatan lehortzen zituzten arropak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen oso normala izaten zen ardiak (arkakusoak) eta zorriak izatea. Etxeetan ez zegoen dutxarik eta errekara joaten zirenean, bertan bainatzen ziren. Berari izekok egin zion bainujantzia, bionbo baten telarekin. Beste batzuek barruko arroparekin bainatzen ziren. Gero etxean haserre ez egiteko, biluztu eta hareatan lehortzen zituzten arropak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ardi asko egoan?
-Ardixe, danok ardi-kakaz beteta, kokota be janda eukitxen gendun. Ardixe ta zorrixe lehena, asko.
-Kalien be bai, e?
-Hareik barrun han ibiltxen zin saltoka. Bai. On ezta holakoik, baiñe lehena ardixe ta zorrixe, gu gaztik giñanin, moneda korrienti zan, ontxe makillajiin morun, bardin-bardin. Bai. Ardi-kakak, bueno! Bai. Ta gerokun, klaro, etxetan dutxaik be ez eguan, ta gu erreka juten giñanin, hantxe baiñaten giñan. On igerixan bai, e? Guk han etxin denda aurrin eitten gendun salto. On plazi dana, lehen petrille euan dana, eta petrilletik salto eindde, igaixan bai, igaixan jaixo orduko, danok abante, salto eindde.
-Ta zer erropa?
-Perkala, perkalezkuk.
-Ta trajedebaiñue, edo?
-Trajedebaiñu niri, euki neban trajedebaiñu tiak eindde. Guk han dendan geunkan ohe bi, ta gero, komedoran morun, mahaixe-ta geunkazen, ta geunkan bionbu. Bionbu barakixu zelaku dan? holakuk. Eta lehena eoten zin bionbuk tela loraukin ta kretonazko telak, ta baten bionbuai palo bat apurtu gakon eta ein gakon bisagretatik solta, ta hangoxe teliaz ein estan /eistan/ gurin tiak trajedebaiñu, bonbatxo tipoa. Ba ahal dabenak, ahal dabenak! Ta beste askorek pantaloikin ta kamisetiaz, barruko erropakin. Sarrittan eitten gendun igual plaire jun, barruko erropakin baiñu hartu eta etxin gaizki ez esatearren, gero jarri billotxik eta ipini han hondar sikun gaiñin eta bota hondar siku ta “Sikatu plana” kanta sikatzeko ta gero jantzi. Ez zan hobeto billotxik baiñu hartzi? Baiñe pekatu zan. Ta barruko erropakin askorek, pantaloi hutsik eta barruko erropakin, askorek, bai.
-Eta hori ixikok eiñiko trajebaiñue, zer zan, mangadune?
-Keba, ez, ez, ez. Ontxe eruten dabe petorun bakeruk? Holakoxi. Bonbatxo estiloa, petu ipini, atzin kruza botoi biaz ta hamen, hanka tartin, bixkat gomatxu bateaz, hamen hartute. Ontxe eruten di ba bonbatxuk? Haxe bonbatxu tipoa, bai; petuaz, peto txikixe, teli ailla bez, titi-punta bixak kanpun dile, petu.
-Eta ez zan egoten txarto ikusitte?
-Keba! Trajedebaiñu eukana etxe handiku zan, dendako jaubi zan. Ola! Bai. Hamaike bidar han grisalin, grisala han eskilllarak baja ta igarixan eitteko han etxe aurrin. "Goazen grisalea", ta dendan nik igual tie han dan bittartin-edo ikomelauk-edo dendan hartu ta han eoten giñan eskillaretan jarritte igual jaten. Ta han ibiltxen giñan. Ni aberatsa nitxan!
-Ordun azalan beti kresala eukiko zenduen?
-Bai, baiñe bueno, dan morun, batin azala kendute ta etorriko dala berez ta.
-Erre eta?
-Makiña bat eoten zin gorri-gorri eindde, erreta ta hori.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia