Ondarroa (Bizkaia)

Arropak garbitzera errekara edo garbitokira

Arropak garbitzera errekara edo garbitokira Arropak garbitzera Saturraranera joaten ziren batzuetan errekara, arropak karroan hartuta. Bere etxe azpian garbitokia zegoen. Ura eta Chimbo xaboiarekin garbitzen ziren arropak, harrizko asketan. Xaboia azkenengo tantara arte aprobetxatzen zuten. Arropa zuria lixiba-uretan jarri eta bitartean koloredunak garbitu. Andreen artean liskarrak ere egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropak garbitzera Saturraranera joaten ziren batzuetan errekara, arropak karroan hartuta. Bere etxe azpian garbitokia zegoen. Ura eta Chimbo xaboiarekin garbitzen ziren arropak, harrizko asketan. Xaboia azkenengo tantara arte aprobetxatzen zuten. Arropa zuria lixiba-uretan jarri eta bitartean koloredunak garbitu. Andreen artean liskarrak ere egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erropak-eta garbitzea-ta, Saturraranea igual erreka. Karrun hartu erropak, erropa lodixak-eta zinin-ta. Mantak-eta lehena urtin-urtin garbitzen zin mantak-eta, labadoraik ez eguan ta. Toki askotan etxin be ez urik eta kalea jun bir itturrire ta. Bai, o sea ke lehenako biximodu halakoxi zan. Hamen, nire beheian, erreki zan hau publiku, “lavadero público”, nire beheian. Bai, erreki. Ta jenti ba erreka garbitzea, erropak garbitzea.
-Zegaz garbitzen zan? ura eta ze gehixa?
-Jaboi, jeneralin jaboi Chimbo. Jaboi Chimbo ixaten da beti, holakoxe tamaiñoko jaboi pastilla bat. Ta itsosoko erropak-eta grasa-ta asko ba, ta gerokun beti eskobilli. Lehelengo, jaboi emon ta gero eskobilliaz arraska. Eoten zin askak; askak esaten gakue ure ta holanik tablin morukoxi eukitten dabena, harrizkuk, arraskateko. Ta gerokun, jaboi bixkat gastatzen danin, gitxi danin aprobetxateko, eskobilliai atzin ipini, pea-pea eindde ta jaboiaz emon bir zendune, ba, eskobillin popiaz emon ta gero aurretik bestiaz arraska. O sea, aprobetxa azkanengo tanta arte. Bai.
-Eta…
-Eta lejia be bai. Zinke eruten zendun, zinkazkuk. Ba lejia erun. Lehelengo zurixak hori ein ta gerokun beste kolorezkuk eiñ bittartin, harek lejiatan euki bixkat eta gero aklara ta... bai. Sarrittan endredu be bai andrak. Batzuk eitten eben igual zurixak eitteko, ta besti kolorezkuk eitteko aska bi hartu. Ta jente gehixa bada, ze? "Zeuk bi eta nik ez dot bir askaik, ala? Ze? Bakoitxak bat eta nahiku de". Ba danetakuk eoten di danin ta sarri endredun be bai, bai.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia