Zarautz (Gipuzkoa)

Umeak zaintzeko aurrerakuntzak

Umeak zaintzeko aurrerakuntzak <p>Haurrei telazko pixoihalak jartzen zizkieten; hasiera batean, zapi batean biltzen zituzten gainera. Bigarren alaba izan zutenerako, baina, aurrerapenak egon ziren eta asko erraztu zuten lana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-134-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurrei telazko pixoihalak jartzen zizkieten; hasiera batean, zapi batean biltzen zituzten gainera. Bigarren alaba izan zutenerako, baina, aurrerapenak egon ziren eta asko erraztu zuten lana.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umien… oain paketiak-eta ibiltzen dianak...
- Pakita: Ez zeon ezer´e holakoik.
- Ordun, ze iten zan hortako?
- Jesus Mari: Sukaldeko sokian… “Pañales” o esaten da.
- P.: Bai, telazkuak iten zien. Dana aurretik preparatu ber zendun, telazkuak eta barrutik felpa zula. Zeakin, ta soka batzuek jarri ta sokakin lotu. Ta geo, gaiñea, txiki-txikiya zanian, zapi batian bitu. Hola, borobil-borobillian. Ta kamiseta zea ta jertse bat. Geo kaleako, ba, zapi hori kendu, ta faldoia o jarri. Ta ordun… Oain? oain erdi lanikan ez. Geo, bigarrena izan nuneako, plastikoko kuleruak hasi zian. Zea jarri, gasak, ta plastikoko kulerua ta zea… Diferentzi bat bai zaharrenetik bigarrenea… egundokua!
- Errexo?
- P.: Errexo. Askozez gutxiyo zikindu ta busti ta... Ohiyian´e, zea, hule jarri ta zea... Bueno, siheskan ta… Zea zan, e! Oain zikiña iruitzen da, e… Hoi gauza, e! Oain beti garbitzen. Siheska…
- J.M.: [... partera] etorri ta zean, hoi, katxarro hoi, garbitu, baiñua, atzea-aurrea… buu!
- P.: Zea…
- J.M.: Lehenoko kontuak hala zian ta…
- Zer, nola baiña? Ze iten zun? Nola garbitzen zun?
- P.: Palanka…
- J.M.: Baldian...
- P.: Balde batian ura jarri ta…
- J.M.: Ni orduan ez nitzan egoten, baiña beak garbitu parterakin aurreneko egunetan ta… Hola. Ohian, hor.

Egilea(k): Izar Arizti Aginagalde (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia