Ondarroa (Bizkaia)

Kamiseten edo toallen zatiak konpresa moduan

Kamiseten edo toallen zatiak konpresa moduan <p>Lehen barruko arropak flanelazkoak izaten ziren. Mauka luzedun kamisetak apurtzen zirenean, haren zatiak gordetzen zituzten, konpresa gisa erabiltzeko. Bestela toalla zaharren zatiak. Gero urarekin eta xaboiarekin garbitu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen barruko arropak flanelazkoak izaten ziren. Mauka luzedun kamisetak apurtzen zirenean, haren zatiak gordetzen zituzten, konpresa gisa erabiltzeko. Bestela toalla zaharren zatiak. Gero urarekin eta xaboiarekin garbitu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Andrazkuen pañuek?
- Etxin eindde. Gurin amak eitten eban, aberatsak eukiko eben, baiñe guk geuk, gurin amak; lehena ibiltxen zan barruko erropi franelazkuk, o sea, franelak, barrun franeli dakarrenak, ezta? Ta igual, kamisetak eta barruko erropak manga luzik, interior manga luzik, ta amak esaten eban, igual interiorra apurtu edo ta "honetxek mangak gozo-gozuk daz". Haretxek mangak ebai, ta ezkiñi hartu eta "honetxek ederto ipintxeko", ta holakoxik; toalla zahar zatixak-eta ezkiñi hartu eta holantxenik. Ahal dan morun.
- Ta garbitzeko ta, adibidez, garbitzeko?
- Garbitzeko, beste erropan morun, moko paiñuelun morun edo haren morun. Bai. Jaboi emon ta eskobilliaz arraska eta listo.
- Baiña andrazkoen hori, odola ta garbitzen zan?
- Aber, odola urak ondo kentzen dau. Bai. Zuk ontxe odola botaten bazu, ure ipintxen bazu, urak asko eruten dau, Ta beti jaboi Chimbo danetako.
- Ta ura irakitten edo?
- Keba, ur hotza, odola kentzeko ur hotza da onena. Ta ure beru nahi zendunin zeoze eitteko etxin, moko pañueluk edo pantaloik edo garbittu bir zendunin, lapikun ure berotu.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia