Ondarroa (Bizkaia)

Neguan ur-hodiak izoztuta

Neguan ur-hodiak izoztuta Lehen hotza handia zegoenean hodietako ura izoztu egiten zen, eta kolpeak eman behar izaten zizkioten, izotza askatzeko. Edo, bestela, txorrota pixka bat irekita uzten zen, hori gerta ez zedin. Sukaldeko ekonomika izaten zen orduan etxe osorako berogailua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen hotza handia zegoenean hodietako ura izoztu egiten zen, eta kolpeak eman behar izaten zizkioten, izotza askatzeko. Edo, bestela, txorrota pixka bat irekita uzten zen, hori gerta ez zedin. Sukaldeko ekonomika izaten zen orduan etxe osorako berogailua.

Transkripzioa

Eta lehena, negun, hotz handixak eoten zin. Hotz handixak, bueno, ez eukan reserbaik. Ta ure eitten zan konjela, ta ure konjelatakun, itturrixan ez zan etorten urik, konjelata. Ta haretxeaz eskobilliaz eitten zan, tubuk bistan eoten zin be, ta igual tubuk, tan-tan-tan, tubuk jo, izotza soltateko. Ta baitte iñoiz eitten gendun dana txurru itxi baik, bixkat iraitte laga ez daittin /eztatxin/ zarratu. Baiñe lehena eoten zin, hamen elixan behian, kandelak goittik behera, baiñe... konjelata dana. Lehena asko ikusten zan konjelaziñoi asko, bai, hotza. On danin da kalentadora, estufi ta danak, baiñe lehen ez eguan holakoik. Lehen etxeko koziña ekonomiki esaten dana haretxeaz berotzen zan etxe guzti.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia