Anaia eta senarra itsasoan hilak; sarritan umeekin bakarrik
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: OND-035/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Alarguntasuna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Hain gazterik alargundute, esan dozu zure nebi be itsosoan itto.
- Anaixi galdu zan, bai.
- Galdu?
- Bai, gorputzik ez zan agertu.
- Zure gixona be handik hildde ekarri.
- Bai. Ta gure amai, amai be, bi anaixe itxosun itto gakozen.
- Ta ze laguntza edo ze alarguntasun edo…
- Ba ni geratu nitxan hiru mille eta... hiru mille eta ehun ta berrogei pesetaaz geratu nitxan, ta hiru ume, ze bat ordurako hildde neukan, ze hamar hillabeteaz hil gaztan ume bat. Nahi dozu /naizu/ erakusti nazimentuku?
-Ez.
- Bueno, igual dotsa. Nik eduki neban… Ezkondu nitxan berrogeta hamabostin, berrogeta hamaseixan alabi, berrogeta hamazazpixan gixona jun zan Dakarrea bajurako txalupetan. Frakaso bat ixan zan, baiñe jun zin zeoze nahaixan Dakarrea. Ta gixona Dakarren dala jaixo gaztan bigarren umi. Neski, zaharra zan neski, hamazortzi hillabete dakarrela, urte eta erdi dakarrela, bigarrena euki neban ta aitte Dakarren. Ta gero gixona Dakarretik etorritte, Ondarrun bajuran itxosun dabillela, etorri zan epidemixa bat meningitisena edo, eta umi ein zan hamar hillabeteaz hil. Aitte itxosun dala hil zan ha be, o sea, jaixo eta hil ein zan umi hamar hillabeteku, aitte itxosun dala.Ta gero euki neban beste semi, on berrogeta hamabi urte dakarrena, eta gerokun bestik ontxe eingo dittu /eingotxu/ berrogeta bederatzi urte Pilarika egunin, aitte hil zanin hamazortzi hillabete eukazen. Berrrogeta zortzi urte aitte hil zala ontxe, ta berrogeta bederatzi eingo dittu /eingotxu/ mutillak oktubrin. Asi es ke holantxik euki neban lau ume. Baiñe esan dotsuten /esatzuten/ modun ez neukan laguntasunik.
- Segurorik eta?
- Bai, seguru bai. Seguru medikune bai.
- Bai, baiña oin biharrien hil ezkero gixona, ba alargunek zeozer hartuten deu.
- Ez, lehena ez eguan holakorik, lehena ez.
Elisabet Santiso Aranbarri
Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!