Arrantzaleen sotoa
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: OND-017/022
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak , Itsasoa » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Hori be, ba ez dana masixe latxerik, ze gero arraiñai txitxarru atrapau ahala, beraz be, eintxen da baiñe eoten da, ba, masixe zazkarra eitxeko ba, masixe be eoten da barrilletan bodegan. Ta, gero treiñe, bolintxie, sarik, kakuk eta mille gauza arrantzan barrun ibilli biher dizenak, hantxe eoten diz gauza batzuk. Eta batzutan, tokixe be ahal bada, ba, sari konpontzeko andrak be, sari konpontzeko hantxe toki itxi baten.
- Eta, txalupa bakotxak beran zera eukitzen zeban, beran bodegi edo etxe bakotxak berana edo?
- Txalopa bakotxak. Bai. Ba, etxe batek baukazen txalopa bi, bodega bat eukiko eban hazixaua, bodegi. Baiña gehixenak, zin ba, txalopa batekuk gehixenak. Ba ziran, bikuk ta hirukuk, be bai, gitxi. Edo, bodegi bat beti eukitxen eben.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!