Kontserba-fabrika txiki ugari Ondarroan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kontserba-lantegi txiki asko zegoen Ondarroan. Kaleko etxepetan zeuden gehienak, eta soto asko ere horretarako erabiltzen zen. Sotoak ezinbestekoak ziren arrantzaleentzat, han gordetzen zirelako trepetak eta lehengaiak. Oraingo portua 1933an hasi ziren egiten. Lehenago gorago ziren portua eta batelentzako sotoak.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: OND-017/016
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Berau, oin ni baiño hamar bat urte zaharrauan aitxe, ha Ondarruku zan. Baiña beran ama, handik etorritxakuk zin, ta bestik, Ondarrukuk.
- Ordun, hiru handixek, horrek?
- Bai, horrexek die handixenak.
- Eta, gero txikixak?
- Txikixak eta gero, medianuk eta bauezen bai. Hor, asko euazen. Ondarrun euan asko, fabrikaz beteta euan beheko lokalak eta gero, euzan bodegak asko.
- Fabrikak-eta, nun zian, herrixan edozeiñ tokitxan?
- Bai, bai. Bodegak, diz ba, txalupak bodegi biher dabe. Txalupa guztik behar dabe bodegi beran pertretxuk, gauzak eukitxeko. Eta danak. Eta, gehixen be, zin han, portu bakixu nun daun Ondarruku? Hor ez auan, portuik. Hor, darzena bat euan baiñe hori, marie beherezkun, sikatxu eitxen zan dana. Ulertzen ostazu? Eta, hor mille beratzirehun ta hamahiruan ein eben, hasi zin portu eitxen Ondarrun. Ondarruko portu ein eben. Orduen, hori ba, ni hogeta beratzixan jaixo nitxan, ni jaixo nitzanin ez euan ondiokan portuik, hor. Ni, mutiko koxkorra nitxala, ba, ein eben portue, hor; hogeta hamahiruan hasi eta hogeta hamaseixan gerriaz batera amaittu. Ixe amaittu zan; gero, apur bat jarraitxu eben. Eta, hor ez euan bodegaik batik be, orduen. Oin bai, badagoz baiñe. Batik, ez auan, hor. Veganeku bakizu zein dan?
- Ez.
- Ha, oin hotela itxitxe da. Ta, azkanango hor, Alamedatik harutz, paseue hara, azkaneko hotela zan Veganeku ta hamar bat urte edo itxi zan. Oin, “dzanga”, dago. Ha taberni, ta bera edifizixue, hantxe da. Ba, hortik harutz, portu gero, ta hor, ez euan bodegaik bape. Eta, hor bestelan hamen, hamen kale guztin; ta hor ta hamen ta hor ta hamen, normalin, hor Kala Handixe ta Goiko Kalin te bai baiña hor gitxi. Batelak eta gordetako eukazan. Beheko Kalin, hamendik eta Alamedan zihir, danin euan gitxia-gehixa. Han, gitxiau ba, parte dotoriaue zan da, ezta? Baiña hantxe be bai bodegak. Bai, bai, Iper Kalin te be bai, bauazen.
- Eta, bodega bakotxien, e…
- Ba, sarik eta itsosako gauza asko biher diz; masixe ta gauze asko biher dizenak: barrillak eta…
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!