Kabrak, txistuak, dontzellak eta itsas kabrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: OND-017/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Arrantza motak » Kostaldeko arrantza , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Beste batzuk
Transkripzioa
- Eta, motor txikixak eta batelak eta ibiltzen zian kostan, ba ez dakit, beste arrain…?
- Bai. Hor, beste arrain txikixak, ba, hor apaixuaz eskuz arrantzatekue, kabrak. Kabrak. Hori, ugarixe zan. Hori beti izan da; ointxe be, bai. Txibixak, be bai. Eta, gero ba, txistu, esaten jakona, koloretsue. Kolore […]. Ba, hori gitxiau baiño bai; kabra tartin hori be bai. Txistue ta holako beste bat, bakar batzuk. Dontzeilla be bai eta holako bakarrak baiña gehixena, kabre. Gero, ba kabrak eoten zin […] arrastatzen zienak. Kabra-montesa, esaten gentzan guk Ondarrun baiñe hori de, itsas-kabri, de hori. Horrek, hezur asko eukitten dabenak, arantza asko eukitten dabenak. Eta, oso itsusize dana, bera. Hori, egositxe jateko arrain ona. Hori, mailla haundikue zan hori arraiñoi.
- Baiña hori, maillaku? Hamen kostaku?
- Hementxe barrun. Bai, bai, hori hementxe batelak, arranontzi txikixak, atrapatzen eben hori bai. Bai. Gero, oingo aspaldiko urtitan, kabra gorrixe, arrosa kolori, hori arrasteruk ekarten dabe itsoso partetik. Ona da hori be. Baiña honek, normalin arrain harriku, harriku gozuaua izaten da jateko. Jateko hobie izeten da. Bai. Toki brabuen hazten dan arraiñe, hobi ixaten da jateko. Besti, makalaua, leluaua ixaten da.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!