Ondarroa (Bizkaia)

Olagarroak

Olagarroak Txibiak bezala olagarroak tinta botatzen du ihes egiteko. Kolorez aldatzen da bizi den lekuaren arabera. bizi den tokiaren arabera Zortzi "erpa" dituzte. "Hamarratza" ere esaten zaio, baina zortzi erro ditu. Zumaia aldeko haitzetan asko harrapatzen zen. Lehortu eta olagarro-zopa egiteko erabili ohi dute herri horretan. Ondarroako kostaldean olagarro gutxi izan da beti.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txibiak bezala olagarroak tinta botatzen du ihes egiteko. Kolorez aldatzen da bizi den lekuaren arabera. bizi den tokiaren arabera Zortzi "erpa" dituzte. "Hamarratza" ere esaten zaio, baina zortzi erro ditu. Zumaia aldeko haitzetan asko harrapatzen zen. Lehortu eta olagarro-zopa egiteko erabili ohi dute herri horretan. Ondarroako kostaldean olagarro gutxi izan da beti.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero bestia da olagarru. Honek txibixak eta honek bakizu, tintxia eukitten dabe. Horrek tintxia eukitzen dabe berez barrun. Eta arrisku baten itsasun, arrisku ba arrantzale batena edo beste itsasoko euren arrain handi batena danin, ba orduntxe botaten dabe, deskargau itten dabe, eta ura itten dabe illundu, nahasi itten dabe ura, nahastau itten dabe eurak ihes eitteko.
-Olagarruk?
-Olagarruk be bai. Olagarru ba bixi da harrixín. Ondun harrixak, harri tartin bixi da. Beti ezkutata egoten da harri tartin. Eta gehixenbat gabaz ibiltten da bera, arrantzan, janarirako. Eta horrek hori txorro hori handixaua botaten dau. Holantxerik. Eta olagarruk, txibixak be bai, kolorie aldatu itten diz baiña olagarrua asko aldatzen da. Tokixan arabera, beran defentsa(ra)ko. Tokixe igual bada, Ondarrun-eta hainbeste ez, hori zemat eta itsaso bareaua ta kolorie aldagarrixaua gehixa egoten diez, ezta. Ta hamen itsaso zakarraua ta ba ordun mobitzen danetik ba gitxiao distingiduten da. Baiña eitten diz arabera; ba igual marroixkie edo arabera kolorie marraixkie edo hartzen dabe. Apartetik eta ba ez igarteko moruen askorek itten dabe, aldatu eitten diez berez. Olagarru kolore askotara aldatzen da. Ta kolore, ez kolore batekuk, kolore mota..., pinttodunak edo hola.
-Eta haundi ta txiki eta klase diferentiak egoten dia?
-Bai, bai. Haundixak be bai ta txikixak be bai. Horrek be dakarre ba zortzi-hamar. Zortzi erro dakarrez, erpak . “Hamarratza be esaten otse izena baiña eukittez daka zortziz. Olagarru. Eta hori urte askun nik ezautu dot hor Zumai aldin ba itsas ertzan goraberi da, haitzak egon eta zelako behie ta. Hor asko harrapatzen eben banaka-banaka. Asko ez saltzeko eta beste, baiña bai. Hola saiatzen zienak. Hori gero eukitten eben hiru bat hillabetien eta sikatzen eukitten eben lehorrin. Sikatzen, hiru bat hillabete, hortxe. Ikusitta dakat nik hori. Eta gerokun batez be zopie itteko izaten zan ona hori.
-Olagarro-zopia?
-Bai. Entzutia dakat lehena. Sikatute, e!
-Gero hona ekarri dabe aspaldiko urtetan, gailleguak ekarri dabe hori. Galizien asko jaten da. Han estimu handixe dakar horrek olagarruk. Nik neuk, e...
-Eta hemen olagarroik eta?
-Bai harrapau, baiña gitxi. Hamengotxe ba turismuan eta ibiltzen diezenak, “hombre ranak” eta horretxek. Bestela ez.
-Bestelan lehenlehen?
-Itsasun bai, arrantzan bai, arrasteruk bai, asko ekarten dabe.
-Bestela hemen kostan eta?
-Hori galdute da, gutxi, hori berez bestela be gutxi izan da.
-Baiña zeuen sasoian bazeuan ohitturarik Arraldera edo joan eta...
-Ez, ez euan. Ez, horrenbesteik ez euan.
-Hemendik Lekeittiora bittarteko kosta horretan eta eitten zenduen?
-Ez, ez euan, horrentzako ez. Zumaia aldian bai, baiña hamen ez.
-Tokixa be ez da izango ona.
-Horretako ez. Hau izan da aberatsa ba sardiñí eta beste arraiñak, bolintxeko arraiñak ixan da, baiña horretan ez da ixan. Kalak ixaten die tokixak ba zelako behi dakarren, zelako harrixak, zelako hondarra ta zelako hori; ba arrain mota batzuk hor egokitzen diez bertan. Arraiñen modura ba bestiek be bai, beste animalixak be bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia