Txokoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: OND-017/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Txibiak eta txipiroiak
Transkripzioa
-Gero beste bat da, zefalopoduek die horrek, eta txibixe, potxi...; “txokue” beste bat. Txokue, bai, txoku. Txoku ba, horrek izaten die, luzexkak die horrek bixok, esan dotena, luzexkak. Burue hamen eta hamen erpak. Zortzi erpa uste dot dakardazela. Eta bestia zabalaua da atzetik hasitte, zabalaua da, trokuaua da, lodixaua, ta zabalaua. Hori, txokú. Horretxek diezela uste dot.
-Eta beste batzuk badare borobil-borobilak.
-Borobilak?
-Bai, sepia edo esaten dana.
-Bai, sepia esaten dotse honetxi, ointxe esan dotenai, txokuai. Bai, sepia erderaz esaten dotse. Hori ba, txikixak be egongo diez, hori gitixi ikusten da. Baiña ikusten dana txibixen aldien handixe da hori; handixe da. Txikixak egongo diz. Lehena zien gehixa ba, gu itsasun sartu aurretik bazin txalopak ibiltzen zienak, batelak, txalopa txikixak ibiltzen zienak gizon bate eta biaz, arrantzale bat edo bi, eta dedikaten zienak arrantza horretara be. Horretarako ordun eukitten eben txoku hori emi jaube eitten zien. Eta ez dakit zelan, ni entzutie neukan ba emie erdiraten eben uretara eta arrak etortzen emiana eta halantxen atrapatzen zittuen. Ez dakitt ze detallegaz ixaten zan, berai segika etorten bazan edo zela. Baina bada zeozer, gauza batzuk umetaz geratu eitten diz eta emí ez dakit zelan ipintzen eben be aparexun, ez, eta arrak emiagana etortzen zien, eta halan atrapaten zittuen.
-Bizirik emia?
-Bai, bai, bizirik. Eta ordun euran engaiñu zan emí.
-Txorittan eitten dan moduan, orduan.
-Bai.
-Reklamua ipini eta.
-Bai, hori be bai. Reklamua, hoixe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!