Ondarroa (Bizkaia)

Txibiak eta potak

Txibiak eta potak Txibiak daude, batetik, eta potak, handiagoak, bestetik. Pota bastoagoa da. Bere gazte denboran potak ez ziren jaten. Orain bai. Hegalak ezberdin dituzte, baina bestela formaz antzekoak dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txibiak daude, batetik, eta potak, handiagoak, bestetik. Pota bastoagoa da. Bere gazte denboran potak ez ziren jaten. Orain bai. Hegalak ezberdin dituzte, baina bestela formaz antzekoak dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero txibixen familiakuak?
-Txibixak diez, ba txibixak. Bestiek diez txibixan formakuk. Hazitxuauak. Txibixak erraldoiak be badaz gaur egunien, lehena ez baiñe. Baiña orokorrin, txibik [...] baiño hazitxuauak, “potak” izena. Potí de txibixan lakoxie baiña ordinarixua txibixan aldin. Eta batak dakaz, heguk dakaz buztena amaittueran, ta bestiek dakaz apur bat goratxua. Bestela bardiñak diz erpak eta danak.
-Eta haunditxuau, hazixaua, potí?
-Bai. Gaur egunin aparatukin ikusten dittuez txibixak askoz haundixauak, jigantiak be bai ikusten dittuez, erraldoiak be bai. Orokorrian lehen handixaua zan potxí beti, txibixak baiño hazitxuaue zan. Bai. Hori gu gaztiak giñanin hori potxí jan be ez zan itten, ya hain ordinarixo ta aprezixau be ez zan itten. Gero denporiaz hasi zin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia