Itsas-ibaiko karramarroak: kirriska, lasta eta febreroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: OND-017/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Mariskoa
Transkripzioa
-Eta kangreju?
-Karramarru.
-Itsasoku edo errekaku?
-Bixetaku. Bueno, gehixa errekakue. Hemengo karramarruk ba hemen gure denporan [...], eta gu holako mutikotan hemen asko euan “kirrixkí”. Ondarrutar berbetan “kirrixkí”. Bera ba lauki bat da, zapala, baltza. Begixak hamentxe eta gero hankak, zapala. Eta hori bai holan hemen errixoku galdute dao; gero petroliuek eta honek danok galdu ein (d)ittuez. Honek makiñak, txalopetako makiñak, petroleuak eta makinetako orixuek eta honek danok. Baiñe hondartzan ondio haitzetan ikusten diez erozenbat. Kirrixkak. Haitzak egoten diez ba itxasbera dauenien, maria beherakun eta. Ez dakizu hori? Eta han ibiltten diz karramarro txikixak ba, umik-eta ibiltzen diz batzen. Kirrixkak die horrek, horretxek die kirrixkak. Nik “Aurtengo Ondarroan” daukat hori eindde, argazki ta guzti.
-Eta karramarruak-eta lehen harrapatzen zien?
-Bai, hori asko harrapatzen gendun. Jolasien ibiltzen giñan, harrapatute hola, hortxe. Gero horrek zien, txikixenak horretxek zien. Gero hazitxuauak euazen hamen, "lastí" esaten getsan. Bai, karramarru, karramarru. Pixkat-pixkat berdera emuten eban, berde illunea pixka-pixkat. Hazitxuaue, ez hain laukia, pixka-pixkat borobiltzen, biribiltzen hamen goiko partin; eta agiñak kirrixkik baiño lodixauak eukitzen eban; beste [haikan aldian lodixauak. Lasti hazitxuaua. Horrek itten genduzen guk gaztetaz, ba hamen asko hartzen gendun udan eta hartu. Gero lata huts bat errixun arkitzen bagendun, ba egurrak ekarri mendittik, sua in hor errixun beste aldetik, eta latan egosi ta jan eitten gendun.
-Bai e?
-Bai. Jateko onak zin. Eta gero beste batzuk bazien, gitxiao, horrek baiño hazitxuauak, karramarruk. Holakua zan hori, hazitxuaua pixkat, eta dana uletsu zan bera. Uletsu ez, ze esango dotsut ba, gorilien beste ez, baiña uletsu dana. Horrek eukan ixena "febreru" hemen Ondarrun. Horrek gitxi egoten zien. Hori jateko gozuaua zan, hobiaua, kalidade hobie eukan, baiña hori gitxi euan ordun be.
-Baiña gozua?
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!