Mutriku (Gipuzkoa)

Otarrainetan

Otarrainetan <p>Haginak atera eta flemoia atera zitzaionekoa. Etxean denak ziren amu-egileak. Aitak erakutsi zien otarrainetan; nola arrantzatzen zituzten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-010-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haginak atera eta flemoia atera zitzaionekoa. Etxean denak ziren amu-egileak. Aitak erakutsi zien otarrainetan; nola arrantzatzen zituzten azaltzen du.

Transkripzioa

-Hagiña atera eta flemoia?
-Flemoia hagiña etara ta gero.
-Eta itsaso gabe etxian gelditxu ziñan?
-Bai, bai. Gogor xamarra zan e, baiña harek baiño kulpa gehio zakan anaixak. Anaixa danak zozen haundixak, danak amueintzailliak.
-Danak amueintzailliak.
-Amueintzailliak, amua papardotako ta, bixigutako ta danetako. Gu ez giñan juten horta, gu langostata, gu ofizioz langosteruak giñan.
-Langostatan.
-Gure aitxa beti izan da langosterua.
-Langostatan zela itten zan ?
-Zer?
-Langostatan zela? Kaixolak?
-Bai, kaixolak botatzen giñuzen. Kaixolak, ba hogeta hamar bat hamabi o [...]. Kaixolatan etortzen zian harek. Batzutan [...] eta hurrungon bat ezebe baik eta. Baiña gu hala ibiltzen giñan
-Ze arraunean jun?
-Ia, bueno arraunian ni ez naiz iñoiz jun. Ni juten nitzanerako motorrak preparatuta zozen, baiña aurretikan arraunian.

Egilea(k): Nahikari Eizagirre Urreizti (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia