Mutriku (Gipuzkoa)

8 anai-arreba familian

8 anai-arreba familian <p>Moilan jaio zen. 13 anai-arreba ziren guztira, bi ezkontzatakoak, baina eurak berez zortzi anai-arreba ziren. Anai-arrebak izendatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Moilan jaio zen. 13 anai-arreba ziren guztira, bi ezkontzatakoak, baina eurak berez zortzi anai-arreba ziren. Anai-arrebak izendatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeu nun jaixo ziñan, kalian, moillan?
- Oain moillan, ze esango dizut ba, oain ez dakitx zeintzuk bizi dian, han bizi dia… Hori...
- Purita “Mutxur”?
- Ez! A! Gero, gero, gero, baiña ni jaixo moillan.
- Zein tokittan?
- Ba esango dizut, oain, han, ni jaixo nitzan lekuan Txanbelenekuak euki zeuela, hantxe aurrian, hori…
- Txanbeleneko taberna aurrian?
- Handik gora, aldapan goixan, esango dizut ba, hori, oain zein bizi dan.
- Ageda “Xastre”-ta bizi zian han?
- Non?
- Ageda “Xastre” bizi zan bloke hartan?
- Zein Ageda?
- Ageda “Xastre”-ta.
- Guk handik alde ein ezkeo.
- Baiña hantxe.
- Ni txikixa nitzala...
- Eulogi “Trentxiki” ta.
- Ni txikixa nitzala handikan erten ein gendun, zerea, horra, gure aurrea. [...] Han oain Txanbeleneko etxe haura gora, Txanbelenekuak dake, oain Anakleton semiak.
- Bai, Anakleto.
- Han, lehelengo pisuan jaixua, ta [...] danok hantxe jaixuak geala.
- Hantxe jaixuak danok?
- Danok.
- Asko ziñaten zuek.
- Oan bezela, neri Manuel danak.
- Zenbat anaixa-arreba?
- Ba, bittakuak hamahiru.
- Hamahiru.
- Bittakuak hamahiru. Baiña geu zortzi.
- Zuek zortzi, Arrizabalaga.
- Bai, zortzi, Pedro, Bernardo, gero, zea, Jexus, neu gaztiena mutilletatikan. Ta arrebak, Teodora ta —hemen do Samielen— ... Teodora ta Rufina. Hola zortzi gu. Bestiak apartekuak.
- Martintxiki-ta bestiak.
- Hamahiru lagun e, hamahiru lagun.
- Asunzion bestia…
- Hamahiru lagun.

Egilea(k): Nerea Arrizabalaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia