Ondarroa (Bizkaia)

Nylona frantziarrek ekarri zuten

Nylona frantziarrek ekarri zuten <p>Sareak hasieran harizkoak ziren, gero heldu zen nylona, berak 22 urte zituela-edo. Nylona frantziarrek ekarri zuten. Nylona sekula ez da usteltzen, hori da abantaila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sareak hasieran harizkoak ziren, gero heldu zen nylona, berak 22 urte zituela-edo. Nylona frantziarrek ekarri zuten. Nylona sekula ez da usteltzen, hori da abantaila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-eta lehen esan dozu /esanzu/ harizkoak zirela sarak
-bai
-eta gero ze etorri zan gero nylona?
-nylona, nylona
-algodoie edo?
-ez ez harizku eta algodoi bat da, bat da harixe eta algodoi bat da.
-eta gero…
-nylona gero.
-eta hori noiz etorri zan edo hasi izan…
-ez dakit /eztai/ ba… Elu hasi zanin harizkuk zin ondiokan.
-Gizonak: […]
-nik hamazazpi, hamazortzi, hemeretzi, hogei urte neukala harizkuk zin ondiokan . Frantsesak etorri zin… biajantik lehelengo nylona gure etxea. Ba ordun ez dakat, hogetabi urte edo eukiko neban horrek frantsezok etorten zinek ? bai etxe zaharrea etorten zin eta.
- Gizonak: […]
-bai frantsesak biajantik etorri zin eta nobedadi zan da nylonak, nobedadi. Gero klaro hamen be… baiñe lehelengo frantsesak hasi zin nylonak eta horrek eitten.
-eta manejateko errezaua zan edo?
-antzeraku e antzeraku, antzeraku
-eta ze diferentzi egon zan, bat usteldu eitten zala eta besti ez?
-bai harixe bustixe bara denbora pasau ta eitten da apurtu ta usteldu, usteldu. Baiñe nylona sekule ez da /ezta/ usteltzen horregaittik da hori bentaji, bentaji kruela gaiñea topa zan.

Egilea(k): Aitor Bedialauneta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia