Bermeo (Bizkaia)

"Uzandra" lanak

"Uzandra" lanak Ugazaba-andrearen, "uzandrea"ren beharrak eta ardurak zeintzuk diren azaltzen du: gainerako beharginak antolatu eta ardura guztiez arduratu. Patroia eta armadorea pertsona bera zen eta berarekin egon behar izaten zen egunero. Hainbeste urte lanean ibili arren, ez du aparteko arazorik izan inorekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ugazaba-andrearen, "uzandrea"ren beharrak eta ardurak zeintzuk diren azaltzen du: gainerako beharginak antolatu eta ardura guztiez arduratu. Patroia eta armadorea pertsona bera zen eta berarekin egon behar izaten zen egunero. Hainbeste urte lanean ibili arren, ez du aparteko arazorik izan inorekin.

Transkripzioa

- Ta zein zan uzandrien biherra?
- Uzandrien biherra izan da, lelau izaten izan da, baia gero asko kanbidxe zan. Jaubiek deittuten izan dotsu /izantsu/ zeuri, ta uzandriek diru osea, uzandriek ein biher izan /bizan/ dau bihargiñek ba bota hara ta hona ta bestera. Ta gero biharran erresponsabilidadie, modistie izati lez, ba modistiek ba trajie ba eitsi imiñi modeluk eta danak, ta gero harek josi, baia zuk errespondidu biher dozu /bizu/ harek txarto edo ondo zer eitten dauen. Hori izan da uzandrien biharra.
- Zuk hartu-emon patroiegaz edo armadoragaz?
- Patroie ta armadora dana izan da bat. Hamen patroiek ta armador, eon zin patroiek hiru armadoregaz, herrikorik ez da egon hemen. Patroie ta armadora dana izen da bat. Ta hareaz, hartun-emona ba hareaz euki bihar izan dozu /izanzu/ diaridxo.
- Ta gero zuk saregiñekaz.
- Bai, ba nik prepara biher izan dot /bidxan dot/ ta ba nik erun biher izan dot /bidxan dot/ dana. Ta lelau izaten izan da ba jaubie, baia gero nik neuk urte asko askotxu lelau ba eitten izan doten zelakuk ein biher dauien ta zer dan, neu dirijiten izan nai eurekaz, ta ez dot okin hori iñoz, iñoz etor jazte e, honek feministetako bat be eitteko gizonan, ez dot ezin dot esan gizon garau baten ganez ein dotenik, itzi etxat ein iñori e! "que no es igual". Osea neure biharra erresponditen dot. Txarto badau, neu nau hamen erresponditeko ta kobru ta ez kobru ta ez dalez izan, total da atipiku, gauze diferenti izan da itsosue herridxegaz. Geuze total diferentie. Ta erun dot, bittu zemat lagun pasa dotezen ta danakaz, neure denpora guztidxen lagun bigaz baiño ez nai hasarratu, [...] danak. Ta danakaz gaur bere diez neuriek, uzandrie da osake neuk ume hazi dotazen guztidxek ta zaharrauek etor dizenak be, dakotez jentie ba harek beste gruputatik etor dizenak ba ba igual, zuk ez dozu okin konzepto zerie, ta gure dotsiet /gutsatie/ hara berorreri Begoña ba printzipala, ba gure dotsat /gutsat/ ba neure denpora guztikue esati lez e, persona ba, beste batzukaz hartun dozu ba deziziño gehixau igual ba zuk pentsau dozune ba.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia