Gizonezkoen eta emakumeen jornalak desberdinak ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzeko lana egin arren eta ordu kopuru bera egin arren, aldea zegoen gizonen eta emakumezkoen jornalaren artean. Egunean egunekoa kobratzen zuten. Egiten zen lanerako ez zen dirurik irabazten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: OND-014/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantza-orokorra , Itsasoa » Lehorreko lanak » Diru kontuak
Transkripzioa
-Ta hor egongo zan aldie ezta gixonezkoak kobretan ebiena..
-Baiñe sari konpontzen gixonik ez eguan, alturakuk, rederuk. Alturan rederuk, rederuk ondo irabazten eben. Ondo baiño hobetua.
-Diferentzixa egoten zan ala?
-E?
-Diferentzixa egoten zan?
-Bua! Horixe.
-Ordu bardiñek sartu arren?
-Horixe. Ez ez, ontxe modun, ta lehen gexaua. Andrazkuk andra biharra.
-Eta zemat edo kobretan zenduen jornala?
-Ba eske beti altzaten altzaten nik ez dakit, nik azkanengo be zelaik…
-Eta zenbat edo astien edo?
-Ez eskuz, egunero.
-Egunero?
-Egunero. Egunero. Klaro negun eta igual ba hillebeteko biharra edo bazeukazun ba igual astin bi behin edo pagako otsuen /pagakotsuen/ baiñe normalin illuntzin, da baitte /batxe/ negun be illuntzin jaubi etorten zan da paga ta bueno haregaz dirugaz ba negun lehena ez eguan paroik eta be gixon be ez euken paroik eta bueno haetxeaz ba zeoze bixigaturi edo… Illuntzitan dendan ba erosi ta..
-Esni erosi edo…
-Klaro! Zu, asko ixaten zan /ixatezan/ e? zeoze launtasune baiñe ez, diru ez zan, ez zan diru eitten zan /eitxezan/ biharraz eitten zan /eitxezan/…. hori balixu ez zan. Ze bihar asko eitten gendun guk. Jo ta fuego eitten gendun eta.
-Ta zuzenien armadorak emoten otsuen diru o zelan izete zan?
-Zuzenin diru, aiba!
-Askotan, familiko txalupetan egoten ziñen lehelengo.
-Ni ba familixan bai, baiñe gero edonun ebiltten nitxan, etxin be bai, baiñe etxin be bai da holantxenik edo…
-Da etxin nor zan, zure aitta zan armadora?
-Aitte /atxe/ ta ama, bai.
-Aitte ta ama
-Bai, bai. Ama aitte hil zan sasoin da ama. Ama zan gurin ein ebana /einbana/ be txalopak eta dana, ama zan balienti, ze aittagaittik ixe ez gendun eingo. Ama zan aurrea eitteku. Famau zan, famau zan bai.
Egilea(k): Leire Aranbarri (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!