Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Zapata-denda utzi eta arrantzan

Zapata-denda utzi eta arrantzan <p>Soldaduskatik itzultzerakoan, lantegian hasi zen lanean zapata-dendako soldata osatzeko. Beranduago zapata-denda anaiari utzi eta zazpi hilabetez itsasoan arrantzan ibili zen. Legatzak harrapatzen zituzten, Pasaiatik aterata. Hogei egun pasatzen zituzten itsasoan. Lehorrean egun bat pasa ondoren berriro itsasoratzen ziren. Dirua galdu zuela dio eta horregatik aurreko bizitzara itzuli zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldaduskatik itzultzerakoan, lantegian hasi zen lanean zapata-dendako soldata osatzeko. Beranduago zapata-denda anaiari utzi eta zazpi hilabetez itsasoan arrantzan ibili zen. Legatzak harrapatzen zituzten, Pasaiatik aterata. Hogei egun pasatzen zituzten itsasoan. Lehorrean egun bat pasa ondoren berriro itsasoratzen ziren. Dirua galdu zuela dio eta horregatik aurreko bizitzara itzuli zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun hemen Astiasun urte dexentetan ibili ziñan bueltaka?
- Bai. Geo soldaduskatik etorri nitzanian hasi nintzan fabrikan. Pentsatu gabe eh! Bati...esan, ez zian fabrian...eske pisu bat eosteko “tienes que sacrificar a tope!”. Ta bi suelto ateatzen nittun nik, bat zapaterin ta bestia fabrikan.
- Ta hola ze...?
- Bizimou gogorra. Hola? In nittun...lau-bost...geo itsasoa jun nitzan.
-Noa?
-Itsasoa! Arrantza!
- Bai zea?
- Bai! Zapateya utzi ta anaia utzi, Astiasun.
- Han, zapaterin?
- Bai. Ta zazpi hillaete in nittun, itsasuan arrantzan.
- Zeren arrantzan?
- Leatzetan. Bai, earrak leatzak! Eta...
- Nungo barkun o ze barkutan o?
- Pasaitikan. Haizietan, parejan, barku parejan. [...] ta...zea, bi barku. Ta pasatzen giñun hogei eun, itsasuan etorri gabe. Itten zan hamar eun ni han...aurrena harrapatzen zendun leatzakin, frexkuakin etortzen zan barku bat, ta geo bestia juten zan- hiru barko zien- geo bestia juten zan ta gu etortzen giñan handikan hogei eun honea. Han hamar euneko arraiakin, frexkuakin, ta eun bat eo zean, itsasuan. Osea lehorrin ta behar zenen, martxa.
- Ta hola zazpi hillabete?
- Bai. Eta dirua galdu nun.
- Bai zea?
- Bai. Diruba irabazten zala ta laun batek san zian, Villabonan hil zian bi launekin [..]. Dirua zea ta dirua zea! Dirua, "que querian dinero, eran...y uno habia que tenía que sacar de la pobreza". Eta...dirua galdu nun. Ta berriz etorri, eta berriz zapatero ta fabrikan bertan hartu niñuen.
- Mala letxe earrakin.
- Bai, neska! Baiño...bizimou ona da.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia