Jose Inazio Ugalde Mujika Amaxa
Amasa auzoa; Amasa-Villabona (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Gurasoak alkizarrak bazituen ere, Amasan jaioa da Joxe. "Amaxa" edo "Zapaterua" ezizenez da ezaguna, izan ere, gaztetan txirrindulari profesional izandakoa da, eta txirrindularitza munduan ezaguna zen "Gaurko karreran zer egin dik Amaxak?" galdera. Oraindik gazte zela, ordea, kirola ez zela errenta, eta zapatak konpontzen ikastera joan zen Asteasuko zapatariarengana. Han ofizioa ikasi eta Villabonan zapatari lanetan hasi zen. Kalean, "Joxe Zapaterua" bezala da ezaguna.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
VIL-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute