Antxoei burua kentzera
Hizlaria(k):
Artetxe Malaxetxebarria, Jesus
;
Etxaburu Ajarrista, Patxi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-012-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Patxik eta Jesusek zortzi urte inguru zituztenean, Ondarroan arrain-lantegi ugari ziren; txikiak gehienak. Antxoa sasoian, lantegira joan ohi ziren antxoei burua kentzera. Emakumeek urte osoan bertan egiten zuten lan. Antxoei burua kendu, garbitu eta gatza ematen zitzaien negurako kontserbatzeko. Gero, neguan xerrak ateratzen ziren. 10 urterekin lantegian irabazitako diruarekin lehenengo komuniorako behar zena erosten omen zen. Lantegi horietan lan egiten zuten emakume gehienak arrantzaleen familiakoak izan ohi ziren.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: OND-012/012
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Antxoa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!