Antxoei burua kentzera Patxik eta Jesusek zortzi urte inguru zituztenean, Ondarroan arrain-lantegi ugari ziren; txikiak gehienak. Antxoa sasoian, lantegira joan ohi ziren antxoei burua kentzera. Emakumeek urte osoan bertan egiten zuten lan. Antxoei burua kendu, garbitu eta gatza ematen zitzaien negurako kontserbatzeko. Gero, neguan xerrak ateratzen ziren. 10 urterekin lantegian irabazitako diruarekin lehenengo komuniorako behar zena erosten omen zen. Lantegi horietan lan egiten zuten emakume gehienak arrantzaleen familiakoak izan ohi ziren.

Antxoei burua kentzera
Jesus Artetxe Malaxetxebarria
, Patxi Etxaburu Ajarrista - ahotsak.eus