Saturraranera, soldaduen arrantxo hondarrak jasotzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denboran, Jesus Saturraranera joaten zen jan bila. Frontea zazpi hilabetez egon zen handik gertu, eta arrantxo hondarrak lapikotxoren batean hartu eta etxera eramaten zituzten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: OND-011/037
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Patxi: Berak esan dau on Saturranea zeuk esan dozule /esazule/ lehen.
- Jesus: Bai, rantxure juten giñan gu hara.
- Patxi: Bai hori da, bai hoixe ba gerra denporaku.
- Jesus: Gerra denporaku ,gerra denporaku! Hona be bai, gosi, ez euan besteik horraxe juten giñan lapikuaz.
- Patxi: Herrixetatik asko juten zin, ni neu ez nitxan juten, baiñe ba, frenti euan tokixan, ba eurak soldauntzako eitxen eben, jateku eitxen eben, ta euran sobrantik, jenti juten zan lapikukin.
-Jesus: Gehixa eitxen eben lez /belez/ sarritxan eitxen eben herrixai emon.
-Patxi: Lapikotxu bat erun eta botaten eben haraxe ta etxea eruten eben. Eta ogi zatirik be baeuken ogi goorrik sobranti be etxea erun. Edo kafi eurak hartzen ebena ba ha, kafin han pasa ta gero geatzen dan borri, geatzen dana haxe etxea erun ta hareaz kafi eitxeko etxin horretxek gauzok. Hori zan ba frenti euazen tokixan, han euazen presak euazen Saturranen eta euazen soldauk eurak zaintzen, ta ordun haraxe, hor Santa Kutzen euan frenti soldauk hor be, Santa Klaran be euan frenti soldauk hor be, Etxano mendixan, da horraxe jenti juten zan ta horraxe.
Egilea(k): Nerea Urresti Gonzalez (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!