Linboa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jesusek liburu batean irakurritako kasua kontatzen du. Mediku batek xiringa batez amaren sabelean "bataiatu" zuen umea, hilez gero infernura joan ez zedin. Patxik linboa zer den kontatzen du: paraje iluna, ez infernu eta ez zeru. "Linboa" izeneko lur zati bat zegoen kanposantu ondoan eta, bataiatu gabeko umeez gain, fedegabeak lurperatzen zituzten han.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: OND-011/035
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
- Jesus: On linbune esan eizu /esaixun/, linbune goorra, linbun lehen baakixu zer dan? Ez bazan umi jaixo ta ez bazan bautizaten linbora ixun. Ondarruko kanposantun, kanposanto zati bat euan han linbun linbu, txilin txiliñak. Esan eizu /esaizu/ baten zuk han histoixan ze irakurri zenun mediko batena, bera praktikante egon zana, han histoixan liburo bat irakurri gendun, han Derixon edo topa zendun. Praktikante batek emakumi enbarazata, emakumik ya txarto euala-eta, haxe emakumi hiltxen bazan be ha umi bertan ez bazan bautizaten, inpernure ixun. Ein bir izaten zan ur bedeinkatu sartu eta hantxe bedeinkatu. Bestelan umi hiltxen bazan, inpernure ixun. Aandri hil te umi, bixik barrun, ta haxe bautizatea nu eztai umi Bilboa ixun ta haretxeatxik guati sartu ero jiringa bateaz ur bereinkatu ta berak e, ba hoixe ba lehena abareik ez baeuan be edozeiñek bautiza leiken umi azkanengo momentun etorte’zin ba...
- Patxi: Hori ixaten zalako ba linbu izaten zan umi bautizaten zanin, ba esaten zan ba Jaingoikuana sartu dela, kristianu eitxen dala ta listo. Eta zazpi urtin umik ez daukela arrazoirik eta zazpi urtin pekatuk ba libre eoten zin, ez zan ixaten pekatu, ta zazpi urtetik aurrea konfesa ein bir zan /bizan/, ta horrek gauzok. Eta bautiza aurrin jaixoten zana, umik jaixoten di bautiza aurrin jaixote zinak, ba ordun harek juten zinela linboa, linbu zala gauza illun ba, ez zeru ta ez ifreñu, ta hantxe beti sufriuten eoten zinela, harek bihurtu baik euazelako kristianismure edo kristautasunea bihurtu baik euazelako.
- Jesus: Klaro bi kanposanto, ba albun eoten zin.
- Patxi: Ta honek esan dau Derixon, ba Derixoku jubila ta gero ibili giñan,urtitan ibili giñan Derixon artxibun ibili giñan, elizako artxibutan jaixotzak eta ezkontzak eta herixotzak han jaixotzetan kaso asko ikusten zin .
- Jesus: Andri umiatxik...
- Patxi: Eta Ondarrun ba holan kristautasunin sartu baik hiltxen zinak, horrek eukitxen ben hantxe kanposantun, parte baten eukitxen eben han horrek ez zin kristauk ba, ba ateuk izanda beste zin, eta aparteko lurre, kanposantu lur santu zan berez ta aparteko lurre eukitxen eben. Gaur eunin ez da, eta iñoiz gerra denporan eta bakarrak hil zinak ateuk zinak eta be, “Atune”-ta ba hortxe kanpun enterra zitxun
- Errepublikanuk be han.
- Patxi: Hori, errepublikanuk eta sozialistak ordun esaten gakuen, hantxe lurperatzen zitxuen.
Egilea(k): Nerea Urresti Gonzalez (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!