Ezkondu arte sexu harremanik ez andregaiarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sexu harremanik ez ezkondu arte, baina ez gogo faltagatik. Harremana berotzen hasten zenean, moztu egiten zuten, konfesatu beharrarekin akordatuta. Neska bere etxean utzi, etxera joan eta "eragin" egiten ei zioten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: OND-011/031
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Eta zuek ezkondu ziñienien andrieri ukitu barik joan ziñien altarera?
- Patxi:: A bai bai bai bai
- Jesus: “Hombre”
- Zeozer eingo zenduen
- Jesus: Ein
- Patxi:: Azaleko gauzak
- Jesus: En zer da?
- Azaleko gauzak…
- Patxi:: Musotxu batzuk eta.
-Azaleko gauzak sikieran
- Jesus: Mamiñekoik ixe be ez
- Patxi:: Bai, baie e sentidu baik, sentidu baik, sentido baik ixan bir zan e.., sentido baik e, eitxen gendune ixan bir zan e.
- Sentidu barik?
- Patxi:: Ba sentidu baik,
- Jesus: Horrek txarto ikasten daz e
- Patxi:: Pekatuko sentido baik ixan bir zan
- Jesus: Horreek txarto, zu! Horreek txarto ikasten daz
-Horrek ondo dakixe ya.
- Patxi:: Ba erderaz esaten dan “amor fraternal” eta “amor maternal” ta horreek.
-Baiñe tentaziñoa eukiko zendun ez?
- Patxi:: Tentaziñoi bai
- Jesus: Bai, sasoi. Ene. Zeiñek..
- Patxi:: Tentaziñoi bai. Irakitxen.
- Hota beratzi urteaz
- Patxi:: Bai baiñe
- Jesus: Itxosun. Txo, itxosutik hogei egun eindde ta etorritxe ta, ta kontaten rekoño, pentsamentu gaiñea hamen, ta neskiaz arrima ra ta ez ta arrima ta, honek beatu ein doste /eiste/ ta bestik ze eta. Jesus!
- Ta zertzuk eitxen zenduezan ordun azaleko horreek zer zien, zirri batzuk eta muxuek besterik ez?
- Patxi: Gerokun aillaten ziñanin gauza berotzen juten ziñan eta punto.
- Jesus: “Eske konfesa baik na ta… konfesa ein bir na ta!”.
- Patxi: Ba “ez hori ez, hori ez!”. Korta en bir de, hantxe ta igual.
- Jesus: “Konfesa en bir nazela ba”.
- Patxi: Etxea jun, eta neski etxea, ta etxin erain gero.
- Jesus: Ez zelan ba, zu. Ze pentsaten dozu? Bat ez! Monuk morun, gehixa. “No te jode!”
- Patxi: Ezin da, ezin aguanta ta neskiaz apurtu te etxea.
- Jesus: Emakume guztik juten zin monugana, ze monu euan han, mono handi bat zahar zahar zahar bat beti kaskaten ibiltxen zana.
-Patxi: Honek esan dabena lehen, ordun arrastin gebizen. Honek esan dabena lehen, ordun arrastin gebizen ta hogetak urtik hogetak eunak ein itxosun ta zezena moure etorten ziñan.
Egilea(k): Maider Badiola Aguado (Ondarroa BHI) , Aiora Zabala Alkorta (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!