Ondarroa (Bizkaia)

Bi arrantzale-kofradia politika kontuengatik

Bi arrantzale-kofradia politika kontuengatik Ondarroan Arrantzale-kofradia bi egon ziren. Ikastolaren zatiketan politikak izan zuen eragina eta ordukoan ere bai. Aurretik kofradia bakarra zegoen baina1907an karlista edo espainol jendeak beste bat sortu zuen. Baina 1925 inguruan batu ziren berriro, herriko traineruak garaipen handiak izatearen eraginez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ondarroan Arrantzale-kofradia bi egon ziren. Ikastolaren zatiketan politikak izan zuen eragina eta ordukoan ere bai. Aurretik kofradia bakarra zegoen baina1907an karlista edo espainol jendeak beste bat sortu zuen. Baina 1925 inguruan batu ziren berriro, herriko traineruak garaipen handiak izatearen eraginez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña hori Ondarrun normala da. Ondarru beti izan da "herri beru" esaten otsena, gu jaixo aurretik be. Ta hamen kofradixak, arrantzale kofradixak iñun ez da historixa guztian, hainbeste mendetan zehar... Kofradi bi egon zien hamen. Oin dala ehun urte... Ointxe be ikastola politiki tartin, ta ordun be hamen kofradi zarrin geratu zien Ondarruko hirutik bi inguru, gitxia-gehixa, ta hirutik bat inguru kofradi barrixe han ein eben. Eta han zin, honek rekete kontuko jenti zin, Españi zalik, eta hamen abertzale kontukuk zin hamen.
-Bermion be bai.
-Eta egon zin milla beratzirehun ta zazpixan sortu zan hori beste kofradixe. Lelengo hantxe euazen etxebizitzen lokal behian. Eta gero denporiaz ein eben, edifizio barrixa ein eben, kofradi barrixa ein eben. Eta dana be ein eban hogei urte, hemeretzi urte ein zaban horrek. Ta gero mille beratzirehun eta hogeta seixan eta hogeta bostin Club Deportivok antolatute berriro ein zien, lena eitten zen modun ba estropadak ein zin traiñerutakuk, ta Bilbora jun ta irabazi, Donostira jun ta irabazi, urte bixen segixan. Eta ordun hamen sekulako jaixak ein zittuen egun askuan, handik eta txanpon guztiak amaittu arte. Eta ordun ta orduntxe hasi zien batzen ta. Batu zin, urtebete barrun batu zin kofradi bixak, eta ostera be ha hustu zan ta hamentxe gaur arte. Ordun zatiketak [...egonda daz] Ondarrun.
-Ondio jarraitzen dabe ikastola bixak, eta nazionala bestia...
-Eukiko ebiezan kofradixak bi sekretarixo... Dana bi.
-Dana. Bi sekretarixo, ta txalopak haraxe saltzera ta hanguk hona, eta [...] sarri hasarrik. Eta holako gauzak.
-Hori Bermion be bai. Ta edifizixo bardiñian...
-Baiña hamen edifizixuak be bi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia