Ondarroa (Bizkaia)

Francoren denboran Ondarroako kale-izenak aldatu egin zituzten

Francoren denboran Ondarroako kale-izenak aldatu egin zituzten <p>Erribera kalean jaio zen. Baina Francoren denboran "Jose Cruz Allo" jarri zioten, errekete baten izena. Franco hil geroztik berreskuratu zuen kaleak izena. Beste kale askorekin ere gauza bera gertatu zen, gerra denborako "arrain zatar" guztiak alde egin arte ez ez zuten berriz hartu izen zaharra. Gaur 31 urte Tejero Madrilgo Parlamentuan sartu zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erribera kalean jaio zen. Baina Francoren denboran "Jose Cruz Allo" jarri zioten, errekete baten izena. Franco hil geroztik berreskuratu zuen kaleak izena. Beste kale askorekin ere gauza bera gertatu zen, gerra denborako "arrain zatar" guztiak alde egin arte ez ez zuten berriz hartu izen zaharra. Gaur 31 urte Tejero Madrilgo Parlamentuan sartu zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra aurria zan hori eta gerra aurrian Erribera eukan izena harek. Eta gero gerra denpora pasata [...] pasata barriro kaliek euskeratuta daz eta Erribera [daka], lenaoko kalien izena.
- Lehenago zer izen euki eban ba?
- Gerra urrin, gerra denporan? Ba José Cruz Allo. Hori zan rekete bat ofiziala, gerran hil zana. Hemen bera ondarrutarra izatez, militarra; haretxen ixena ipiñi etsen hil zalako. Hemen danak euezen, General Mola ta Generalísimo Franco ta horrek gizonok. Comandante Velarde ta Jefe Requeté del Cantábrico ta, [General Tutor] ta. Horretxek zien kaliek gerra denporan. Urtietan egon zien.
- Requetés del Cantábrico ta.
- Holako ixenak.
- Gero berreskuratu zien.
- Bai-bai. Urte pilla bat pasata gero. Handik zenbat... Hogei bat urte pasata gero. Bai, harek fatxa guztiak alde ein ebenin, gerra denporako "arrain zatar" guztiak alde ein ebenin, hamen gure bizitzatik, orduntxe.
- Arrain zatarrak.
- Franco hil ostian aldatu zien izenak ala Francogaz?
- Ez, gero, gero, ostien, ostien. Horrek danok bukatute gero.
- Ointsu?
- Bai, ointsu.
- Gaur 31 urte ha pistolerue urten ebala be. Teniente Coronel. Haren lagun asko daz ondiokan hor bueltaka. Bandido asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia