Eibar (Gipuzkoa)

Frontoizarreko eskola

Frontoizarreko eskola <p>Ume-umetan ikasi zuen irakurtzen, amaren laguntzarekin, etxean. Lehenengo eskola Udaletxeko mojetan izan zen. Gero zazpi-bederatzi urte bitartean, Frontoizarreko eskolan ibili zen, eskola nazionalean. Horixe zen Eibarko eskola nagusia 1940 hamarkadan. Maisuetako bat, mantxu bat, falangista zen eta instrukzioak egiten zituzten jolastokian. Gerraosteko sasoirik gogorrena bizi izan zuen eskolan. Oso diru gutxi zegoen. Arropa zahar-zaharrekin ume guztiak. Hotz ere izugarri egiten zuen, kandelak edonon.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume-umetan ikasi zuen irakurtzen, amaren laguntzarekin, etxean. Lehenengo eskola Udaletxeko mojetan izan zen. Gero zazpi-bederatzi urte bitartean, Frontoizarreko eskolan ibili zen, eskola nazionalean. Horixe zen Eibarko eskola nagusia 1940 hamarkadan. Maisuetako bat, mantxu bat, falangista zen eta instrukzioak egiten zituzten jolastokian. Gerraosteko sasoirik gogorrena bizi izan zuen eskolan. Oso diru gutxi zegoen. Arropa zahar-zaharrekin ume guztiak. Hotz ere izugarri egiten zuen, kandelak edonon.

Transkripzioa

-Eskolan ibili nintzuan lelengo-lelengo mojetan. Bueno, amak erakutsi estan neri irakurtzen eskolara joan baiño lehen. Letrak eta ezautu ta horrek banekixazan-da. Eskolan ba lelengo udaletxian jeuan mojak, honek ospittaleko mojak eken klasia ta haratxe, haratxe lelengo. Eta gero zazpi-zortzi bat urtekin ero Frontoi Zaharrera. Ero lehenao, sei bat urtekin igual. Eta Frontoi Zaharrian beratzi urtera arte, ta gero fraillietan. Eta Frontoi Zaharreko rekuerduak eta jakaraz, bueno. Orduan sasoia zuan Fumanchun pelikulena zuan. Eta Jose Kareagak eta, artistia zuan, Jose Kareaga be ibili zuan frontoi zaharrian, ta ultze batekin Fumanchuren dibujuak eitten jittuan losetan, Frontoi Zaharreko losetan, eta makiña bat halako dibujo eta egongo zittuan han, bai.
-Frontoi Zaharra zan Eibarko eskola nazionala?
-Bai. Eskola nazionala, bai.
-Besterik ez euan gerraostian?
-Ez. Haxe. Igual behealdian egongo zuan igual besteren bat baiña. Ni Eibar eta nere barrixua zuan hau goi partia ta behian ze pasatzen zan idearik pe ez. Benetan, e!
-Eta Frontoi Zaharrian zer zeuan, eskolak bakarrik ala zeozer gehixago zeuan?
-Frontoi zaharrian? Frontoia edarra ta eskolia. Hori be ezautuko zeuan?
-Hutsik bai.
-Ba hantxe. Ta gero ba maixuak bat jeuan mantxua, akordatzen jatak ha, falangistia zuan, eta ibiltzen giñuan errekreuan-ta instruziñua ez baiña bai, halako zeoze. Nik goguan dakatena dok eta hau etxatak sekula ahaztuko: “Venga, el que hace la instrucción Jefe de Centuria”. Nik ez nekixan zer zan be, boluntarixo han joan nintzuan instruziñua eittera. “Tú no vales, tú no tienes espíritu militar, tú fuera!” Bota ein nindduan, bueno, bale. Horretarako be etxuat... Bai, halako giruan bizi giñuan.
-Zuri tokau jatzun eskolia sasoirik txarrenian, ez?
-Bai. Gu ibiltzen giñuan, benetan, e!, oso... Eibar eta eibartarrok giñuan oso jente pobria giñuaken. Gu akordauta bakarrik zela ibiltzen giñan jantzitta ta, pelikula italianuak, posgerrako pelikula italianuak, halatxe, jota... Bueno, abarketa zarrekin, edozein modutan. Eta hotza, kandelak eitten zittuan orduan, kandelak baiña zelakuak, e! Zelakuak baiña! Gaur egunian izotzik ikusi be etxuau eitten. Orduan bai, e! Jo!
-Eskolan eta etxian eta...
-Danian izotz-kandelak. Negua ta gogorra izaten zuan. Baiña bueno, ondo.
-Eta bestela gainñera ez bakarrik hotza eta diru faltia; bestela be egoera politiko eta soziala be gogorra, justo berrogeta bi-berrogeta hiru...
-Bai, bai, bai. Gogorra zuan bai.
-Sasoirik gogorrena.
-Akordatzen jatak, ni hortikan sekula ez nok ibili, holan falangisten, batzuek ibili zittuan baiña gorrixen semiak pe, falangista jantzitta etxakixat ze kanpamentora ta. Sekula ez nok joan halako festetara. Baiña gero etxian be aitta ta oso..., halako haizerik emon be ez, e.
-Eskolan esan dozu maixua be falangistia zala, ez?
-Bai. Bat. Bat zuan halakua, horrek istruziñuak eta eitten zittuana.
-Edukaziñua be bide horretatik joaten zan?
-Bai zera. Orduan ez, ez. Frontoi Zaharrian? Edukaziñua ta gehixao fraillietan bai. Han be bajeauzen falangistak, e. Baiña ez. Pazientzia bako maixuak bai. Neri batek, ez najetsan ulertzen, ezin najuan entendidu eta hi!, desespereuta jota belarrittik pe haginka ein jestan desesperauta gizonak. Bueno hi, ze eingo dotsak /eingotsak/ ba. Pazientzia bako jentia bai baiña bestela ez. Bat jeuan ha falangistia ta beti be instruziñua eraitten-ta ibiltzen zana, ezta. Baiña bestela ez.
-Zeintzuk zian frontoi zaharreko maixuak? Izenak eta gogoratzen dozuz?
-Ni bat, Berasategi, “Zegama”. Baiña eibartarra zuan ha, eibartarra ta euskalduna. Bueno, etxakixat eibartarra ala zegamarra zan, “Zegama” esaten [jetsen]. Baiña ha ez zuan halakua, e, tipo lasaia ta bueno.
-Eta eskolia zelakua zan, ume guztiak batera edo adiñaren arabera?
-Danetik.
-Dexente izango ziñazien.
-Bai, bai, bai. Nik, akordatzen jatak Tito, Tito Ormaetxea, mutil bizixa zuan eta maixo batekin hasarretu zuan ta “cabrón!” esan jetsan da harek hartu juan blastikua harek. Joe, blastikua baiña sekulakua. Eta hori zuan gure... Frontoi Zaharreko ideak edo. Nik dakaten rekuerduak horretxek dittuk, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia