Eibar (Gipuzkoa)

Arto-bizarra erretzen 12 urterekin

Arto-bizarra erretzen 12 urterekin Legarre inguruan ibiltzen ziren jolasean, askotan txapekin karrerak egiten. Arto-bizarra erretzera ere joaten ziren. 10-12 urtetik aurrera, umeak erretzen hasten ziren: arto-bizarrak, Caliqueñoak, Idealak... Arto-bizarra hartu, ahal bazen lehortu, paperean jarri eta erre.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Legarre inguruan ibiltzen ziren jolasean, askotan txapekin karrerak egiten. Arto-bizarra erretzera ere joaten ziren. 10-12 urtetik aurrera, umeak erretzen hasten ziren: arto-bizarrak, Caliqueñoak, Idealak... Arto-bizarra hartu, ahal bazen lehortu, paperean jarri eta erre.

Transkripzioa

-Tabernia jeuan hor eta etxiak be bai, Legarre gaiñian ia hasitta jeuazen. Bat lelengo etxia ta haren ataixan eitten genduan jolas, han ibiltzen giñuan jolasian karrerak eitten. Tapak, botilla-tapekin, txapekin. Ipiñi han masilliakin, kristalakin-da Berrendero-ta, orduko ziklistak. Nik irabazitta, metak eta ipinitta ta, bueno. Denpora... luzaruan, hantxe ibiltzen giñuan. Arto-bizarra erre ta. Arto-bizarra. Arto-bizarra erre ein biha dok hori, e, jo! Ene-ene-ene! Bai, ba.
-Orduan behin hamabi urtekin edo ze izaten zan, ia puxkat koskortzen hasitta jentia erretzen hasten zan?
-Bai, bai, bai. Hamabi bat urtekin-da bai. Hoixe. Erre be... Ta baitta kalikaiñuak be bai, eta Idealak, Idealak, tabako negargarri bat, eta hari be txupada batzuk einddakuak gaittuk, bai. Ba ni hantxe Legarren.
-Arto-bizarra bertan hartu eta zelan izaten zan?
-Ze esango deuat ba nik, mutil, zelakua zan be. Zigarro-papelakin batu ta arto-bizarra. Hik badakik arto-bizarra zelakua dan.
-Zuzenian hartu ta...
-Ta erre.
-Ez dauka sikatu biharrik?
-Honbre, sikatuta hobe, sikatuta hobe umela baiño.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia