Markina-Xemein (Bizkaia)

Gerra aurrean mojetan euskaraz

Gerra aurrean mojetan euskaraz <p>Eskola nazionalean ibili ostean, mesedeetako mojen ikastetxera joan zen. Bertan hainbat gauza ikasten zituzten: pianoa, euskara... Gerra aurrean euskaraz dezente samar hasi ziren ikasten irakasle batekin. Irakasle hori alarguna zen eta oso kasu arraroa zen komentua klausurakoa baitzen. Gerra Zibila hasi zenean, herria utzi eta dena bukatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-015-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola nazionalean ibili ostean, mesedeetako mojen ikastetxera joan zen. Bertan hainbat gauza ikasten zituzten: pianoa, euskara... Gerra aurrean euskaraz dezente samar hasi ziren ikasten irakasle batekin. Irakasle hori alarguna zen eta oso kasu arraroa zen komentua klausurakoa baitzen. Gerra Zibila hasi zenean, herria utzi eta dena bukatu zen.

Transkripzioa

Bueno, hor Mertzedien edozenbat gauza erakusten eben /erakusteben/. Erakusten eben /erakusteben/ piano, euskeraz be hasi giñen pixkat dezente samar ikesten, ze geunken profesorie, zelan zan ha, "de Almacenes Loiola", Donostikue... Ai, hori baiño baltzaue pasau jat... Hondiño, egunotan enterau naz ha alargune zala. Eta nik esaten neban: "Baiña zelan euki dabe hain ixilik ha gure profesorie alargune zala?" Ze horretarako sekule ez zan entzun konbentuetan alargunik-eta sartzen zanik. Ba, bakar-bakarrik ha gatu zan, ta esan neban: "Honek, gitxienien -lehengo baten enterau nintzenien-, orduen, la Madre Teresa, horrek Aitte Santuan permisue biheko eban /bikoban/ horra sartzeko, gitxienien". Ze konbentue zan klausurakue. Bakar-bakarrik, kontizu, gatu zan, eta emon otsen /emotsen/ erreztasune hortxe sartzeko. Ta gaiñera gerra aurretxuen hasi giñen euskeraz, beragaz, hobeto ikesten. Gerrik urten eban /urteban/ ta eurek be bai, konbentuek itxi ta ala! "todo el mundo por ahí!".

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia