Oñati (Gipuzkoa)

Asalditako erromeria eta Corpusak

Asalditako erromeria eta Corpusak <p>Inguruko herrietatik joaten ziren Asalditako erromeriera. Makatzak eramaten zituzten San Prudentziotik eta antzuolatarrek ardo kupelak. Corpus Egunean eta Arrosario biharamunean O&ntilde;atira joaten ziren, herrira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko herrietatik joaten ziren Asalditako erromeriera. Makatzak eramaten zituzten San Prudentziotik eta antzuolatarrek ardo kupelak. Corpus Egunean eta Arrosario biharamunean Oñatira joaten ziren, herrira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Inguruko herrittako jente pillia...
- Bai, asko! Legazpi, Antzuela, Antzuela gehixena Asaldittara, Bergaratik, San Prudentziotik... bai. Jente asko juntaitten zan. Ta San Prudentzio Ubittakuak eruaten zittuan makatxak, bi astokada edo hola. Eta geuk be orduan andra ta gizon ta ume ta danok faten giñan.
- Ta Asaldittan ardaua ta ardau kupelak eta...
- Bai, horreik antzuelarrak, antzuelarrak eruten euen bai. Irixakin goizian igoten euen ta antzuelatarrak izaten zian.
- Asaldittan.
- Bazkaixakin orduan be, Asaldittara bai.
- Eta hortik aparte, beste norabaittera jai, jaigirora fateko ohitturarik bazeukatzuein?
- E, Korpus Egunian kalera batzuk, beste batzuk ez. Neu sekula behin egon nintzan Koixkardik Korpus Egunian.
- Eta San Migeletan?
- Errosaixo domeka bixamona. Errosaixo domeka bixamonian. Baitta, Pazkua bigarrenian be bai jentia faten zan hemendik. Neu sekula ez dakit fan naizen, baiña faten zan hemen kuadrillia. Ta gero oiñez etorri gaiñera, e!

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia