Oñati (Gipuzkoa)

Saratxoko tunela

Saratxoko tunela <p>Olatera ura Aitzgainetik eta Saratxotik zetorren. Ur azpitik zetorren ura; tunela ez zegoen erabat ondo eginda. Bederatzi erreal irabazten zituen egunean, pistoletekin zebilen mutilak. Lope de Agirre, Agerrekoa. Deguriako ura. Labaderoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-103-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Olatera ura Aitzgainetik eta Saratxotik zetorren. Ur azpitik zetorren ura; tunela ez zegoen erabat ondo eginda. Bederatzi erreal irabazten zituen egunean, pistoletekin zebilen mutilak. Lope de Agirre, Agerrekoa. Deguriako ura. Labaderoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Olatera zenbat lekutatik etorren ura turbinak-eta mobitteko?
- Olatera…itxoin! Bat Aitzgain, deposittotik, beste bat Saratxo. Eta Saratxoko tunelak xakok, esaten dauenez, zortzi kilometro haitz bizixan azpittik, eta Lafitte ei zuan ingles, e, frantses bat, injinerua, ideau ebena alde bittatik atakaittia
- Zuluori?
- Zuluori, kobiori, uren pasuori, eta zuzen bai, baiña hau hamar zentimetro altuago.
- Alde bata?
- Alde bata. Entzuten ei txuin deskargaak, beste zerak, entzuten dittuk, entzuten dittuk! Bai, zerbait entzuten txuat! Joño, eta ei xaguan mutil bat..., pistoletia joten zuan porra batekin eta albo bittara joten ei xuan. Konparaziño baterako, tunela igual uno veinte edo, eta bi pistoleta, buru bat  hemen eta beste bat hemen, eta harunzkotan hau eta honunzkotan hau, harunzkotan hau eta honunzkotan hau. Bederatzi erriel, 2,25 irabazten ei xuan harek egunian, espezialistia, artistia zalako, eta bestiak pezeta bi.
- Baiña ze, pistoleta jote hori zertarako ibilli zan?
- Hori tirua egitteko, tirua. Sartzen zuan. Pistoletia egitten zuan, kustiñua hola ifiñi, behetik gora antzian eta…e..
- Orduan tunelok etziran parera etorri orduan…
- Pare-parian, pare-parian.
- Hamar zentimetro
- Hamar zentimetro harunzkua bakarrik, eta bueno milagrua! Ta milagrua, bai harek beste jakin ezkero!
- Eta tunelori nundik nora dator?
- Hori Araozko Lope de Agirre, Araozko bat izan zuan…
- Agerrekua, bai. Araoztarra bazan, Agerrekua!
- Agerre, bai, eta Lope de Agirre hori, Agerrekua, eta Saratxotik, Saratxon urteten xok Degurixako urak haitzetik, holako boka bat, ur asko datorrenian gehixago, inddar gehixagokin faten dok, eta gutxi daguenian be, erreka fijua dok, eta hori, ur hori pasaitteko sifoian, lehenengo sifoian, ee. Sifoia dok, porenjenplo, hamendik altura urak topaitten eta, e... handik, han labadero bat xak, kanalian xatok ura lehenengo igual ehun metro gutxi gorabehera, eta gero sartzen dok hor haitz azpira, eta tunel hortan, eta preguntau dok zenbat ur Olatera: Aitzgaiñekua, Saratxokua,…
- Eta horrek tunelorrek  Olaten nun urteten dau? Nik enekixen tunelen istorixia …
- Erostarben! Nire baserrixa zan lurrak atrabesau (zi)txuan horrek!
- Joño, zuek mobiuko zebein igual lurrak tunela egitten!
- Bueno, leikiena hori be. Ez! Honutzago zuan, e, beste zeori, lurrikariori!

Egilea(k): Roberto Altuna Erle

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia