Sinforoso Madinabeitia Oñate

Oñati (Gipuzkoa) (1918-2013)

Biografia

Urrusulako Errotan jaio zen. Auzoko eta Uribarriko eskoletan ibili zen umetan. Geroago maristen gau-eskolan ere ibili zen, Zelaakoa baserrian morroi zegoela. Beste urtebete Gasteizko Korazonistetan egin zuen; hemen jolas-orduetan eskola garbitzen zuen, ostatua eta beste gastuak ordaintzeko. Soldadutzan eta gerran zazpi urte eman zituen. Gerran transmisiotan jardun zuen, morse kodigoa ikasi eta gero. Pinuak botatzen egin zuen lan Zelaakoan egon zenean. Gerratik itzuli eta gero, 1945. urtean Zerrajeraren Olateko zentralean hasi zen lanean eta han jarraitu zuen erretiratu arte. Erostarbe baserrira ezkondu zen, bertako Inazia Erostarberekin. 1960ko neguko euriteengatik baserria mugitu egin zen eta etxea utzi egin behar izan zuten betirako. Orduan, Zañartuko eskolako hutsik zegoen moja-etxera joan ziren bizitzera, eta geroago kaleko etxe batera. Bost seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-103 2009 Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
ONA-104 2009 Deba eskualdeko ahotsak - Oñati

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hiru Sinforoso Bideoaren ikonoa
2 Erostarbe baserria Bideoaren ikonoa
3 Bainuetxean jaioa Bideoaren ikonoa
4 Urrexolako eskola Bideoaren ikonoa
5 Uribarriko eskola Bideoaren ikonoa
6 Gasteizen tripa-truke Bideoaren ikonoa
7 Soldadu gerra garaian Bideoaren ikonoa
8 Morse alfabetoa ikasi zuen Bideoaren ikonoa
9 Irratiak konpontzen Bideoaren ikonoa
10 Bi urte gerran eta lau soldadu Bideoaren ikonoa
11 Bainuetxea nola galdu zen Bideoaren ikonoa
12 Ganadua Bideoaren ikonoa
13 'Pernando amezketarra'ren bertsoa I Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 'Pernando amezkatarra'ren bertsoa II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Zelaakoan morroi Bideoaren ikonoa
16 Argindarra jarri zutenean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Etxean urik ez Bideoaren ikonoa
18 Lana, Olateko zerrajeran Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Saratxoko tunela Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Olatera doazen urak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Sorgin-erreka Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia