Oñati (Gipuzkoa)

Lana, Olateko zerrajeran

Lana, Olateko zerrajeran <p>Lanean zerrajeran hasi zen, 1945ean, Olaten bertan. Konponketak, hodiak margotu... Elurrak linea apurtzen zuenean, poste puntetan igota. Esku hotzekoa zen bera, eta eskuak ur berotan sartzen zituen. Ugazaba esku berokoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-103-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lanean zerrajeran hasi zen, 1945ean, Olaten bertan. Konponketak, hodiak margotu... Elurrak linea apurtzen zuenean, poste puntetan igota. Esku hotzekoa zen bera, eta eskuak ur berotan sartzen zituen. Ugazaba esku berokoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lanian noiz edo nun hasi ziñan?


- Lanian hasi nintzuan ni…


- Esan dozu lehenengo ibilli ziñala Zelaakuakin, e, piñu botaten…


- Bai!


- Hasi nintzuan Zerrajeran 1945uan sartu nintzuan ni.


- Nun, Mondraguen?


- Olaten!


- Olaten bertan?


- Olaten bertan. Bai!


- Zer urte esan dozu? Ze urte, cuarenta y cinco?


- Mil novecientos cuarenta y …, bai, bai, nik 26 bat urte?


- Berrogeita laua edo berrogeita bosta


- Berrogeita bost, 55, o 45. Berrogeita bost, bai. Hori dok!


- Eta zer lan klase egitten zeben han?


- Reparaziñuan, tubo pintaitten, alanbraak ifintten, eta eskillara bat hartu, orain lanroberrian ibiltten xui bertaraiño, horreik obreruok, baiña edurrak galantak, eta linea apurtu edurrak, goittik behera kargiakin, eta botaten, sarri ibiltten giñan poste puntetan eskuak zertu, gogortu, izoztu eta dios! Kapataza giñaukan esku berokua, odol berua, eta ni, andria eta ni, diferentiak. Nire andria zana, orain hiru hillabete hil zuan, eta harek e, arbixa etaraten bai, eta nik ur berua kaldakara bat hartu edo pozalkara bat eta faten nintzuan arbi etaratera ta, arbi bi etara orduko eskuak hotzittuta eta andriak banastakaratxo bat arbi igual etaraten xuan edo banastakada bat eskuak uretan sartu barik. Eta hori Antonio be zuan esku berokua, Larrea kapataza, eta esan dotena edo esatera noiana, e, harek eskuetatik etxuan sufritten.

Egilea(k): Roberto Altuna (Oñatiko Udal Euskaltegia)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia