Usurbil (Gipuzkoa)

Presatik ura jaisteko egiten zituenak

Presatik ura jaisteko egiten zituenak Uraren presa dagoen lekuan zeta-fabrika zegoen. Presan saretoa egoten zen eta ura ez zen jaisten. Makina bat aldiz igo behar izaten zuen Justok saretoa irekitzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Uraren presa dagoen lekuan zeta-fabrika zegoen. Presan saretoa egoten zen eta ura ez zen jaisten. Makina bat aldiz igo behar izaten zuen Justok saretoa irekitzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo hor goyan; ez dakit honek izandu dan. Galonian izan al haiz? Galonetik gorago presak. Uren presa ziok han.
Joxe: -Usurbilko urena. Hor leheno ez al zan seda-fabrika?
-Bai, hoi dek, bai.
Joxe: -Seda iten zan hor, e.
-Nun egiten zan seda?
-Hor goyen. Hor goyen do etxe haundi bat, oaiñ'e tente do pareta.
-Zenbat langille egoten zian?
-Ez dakit hoixe nik, akaso zaharren batek jakingo du baiño ez dakit nola. Geo han genezkan zeak, rejillak San Ixtebango depositora datoztinak, haundiya bat haundiya eta geo haruntzexeao beste bat ttikiya ta. Askotan juten nitzan tela fabrikako hortatikan eta. Ba ura, rejilla nola itxita zeon ura ta, "jo!, oain'e nolabait pasa biharko dit ba ta". Pasa polliki-polliki rejilla iriki ta bajatzen zanian biyak garbittu ta. Askotan geo esaten zian; lehortia zanian, berriz, esaten zian: "jun hai, San Ixtebanea jun hai". Tartian tapatu gabe zeon deposituba, "ta ikustak zenbat ur daon makillakin junda". Ta hola erreparatzen niyon, betetzen zanen gaiñezka itteko zea zun, zulo bat, eta erreparatzen niyon, eta "aitta, honbeste palta du", ta "bueno, bale, ondo ziyok. Oain makina pixkat ura gutxiyo pasatzen dula jarriko dit", esaten zun. Ta holaxe ibili giñan. Zenbat..., xentimoik'pe, e!, buelta ta buelta ta buelta!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia