Oñati (Gipuzkoa)

Elurte handiak

Elurte handiak <p>Ikatza udazken partean egiten zuten. Neguan elurte handiak izaten ziren. Araotzera mezetara jaisteko palarekin bidea zabaldu behar izaten zuten. Fede gehiago omen zen orduan. Lehen elurte handiagoak izaten zirela uste du Juanek. Gipuzkoako hamar etxe altuenen artean hiru Ugaztegin omen daude.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikatza udazken partean egiten zuten. Neguan elurte handiak izaten ziren. Araotzera mezetara jaisteko palarekin bidea zabaldu behar izaten zuten. Fede gehiago omen zen orduan. Lehen elurte handiagoak izaten zirela uste du Juanek. Gipuzkoako hamar etxe altuenen artean hiru Ugaztegin omen daude.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaztaiñia jan be ingo zeuein zuek garai baten, ezta?
- Gaztaiñia jan? Alia bai, egurra ez.
- Pentsaitten dot, bai zeatik bueno, hemen batek baiño gehixaok esan dosku negu partian gaztaiñia, gaztaiña egosixa leheningo eta erria gero...
- Gero gaztaiña egosixa neri sekula ez xat gustau. Jan bakarren bat bai, erriak bai baiña egosixa, ura.
- Makala. Eta txondorrak, bueno, zure aittak txondorra, ikazkintzan ibiltzen zan lanian betik, ala?
- Betik? Gero baserrixan be bai ta, danera.
- Eta zela izaten zan baiña, urte osuan zihar itten dira txondorrak, ala sasoi bat beria egoten da-edo?
- Parte sasoia udazken aldera, udazkenian hasi eta gero neguan ba etxian. Edurtiak oin baiño haundixauak itten eben orduan, e? Han goixen metroko edurrak indda be bai, e?
- Eta txondorra martxan?
- Orduan ez, txondorrik ez. Neguan ez gixuan ifintten. Edurragatik.
- Bai e?
- Orduan Araotzera mezia entzuteko palakin bidia indda. Mezetara etorteko ta edurra kentzen. Esan gaurkuairi, edurra kendu bihar dozu mezetara fateko!
- (...)
- Behin baiño sarrixao Ugastegittik Araotzera etorteko, leheninguak illaran aurretik paliaz edurra kentzen. Orduan bai fedia. Gaur ez dakit dauen baiña.
- Lehen edur gehixao itten zaban oin baiño? Ala antzera?
- Edurra? Nik uste dot orduan gehixau itten ebela. Bai. Ugastegin metroko edurra eta normal izaten zittuan.
- Ugastegi altu dago. Ze alturatan dago Ugastegi?
- Harek zazpirehun metro.
- Arantzazu baiño altuago.
- Ermittia Arantzazu baño zerbait altuago, zazpirehun ta ez jakiat hamabost metro-edo zer dauen ermittia. Eta gorengo etxia ermitta nibelien, gorengua. Bestiak pittin bat beheratxuago. Gipuzkuako hamarren barruen, Gipuzkuako hiru etxerik altuenak.
- Ugastegin? Ha paraje altua da, bai, bai.
- Altuena hori Patxikona goikuori, Gipuzkuan altuena. Lehenau beste bat euela baiña ez dala iñor bizi-edo. Oin bizitten danik altuena horixe, Ugastegikuori.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia