Oñati (Gipuzkoa)

Pilotalekua auzolanean egina

Pilotalekua auzolanean egina Ugaztegik kokapen bitxia du. Erostera Aretxabaletara joaten ziren, saltzera Oñatira, mezetara Araotzera eta bataiatzera Goroeta auzora. Juanek Araotzen bi taberna ezagutu zituen, Mantxuena eta Zumalde. Lehenago Erreka Txikian ere ba omen zen bat. Pazko bigarrenean Arabatik etorri eta Araotzeko pilotalekua eraikitzen ibili zen Juane. Auzolanean jaso zuten pilotalekua. Saloia geroago eraiki zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ugaztegik kokapen bitxia du. Erostera Aretxabaletara joaten ziren, saltzera Oñatira, mezetara Araotzera eta bataiatzera Goroeta auzora. Juanek Araotzen bi taberna ezagutu zituen, Mantxuena eta Zumalde. Lehenago Erreka Txikian ere ba omen zen bat. Pazko bigarrenean Arabatik etorri eta Araotzeko pilotalekua eraikitzen ibili zen Juane. Auzolanean jaso zuten pilotalekua. Saloia geroago eraiki zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduen zuek erostera Atxabaletara, saltzera Oñatira eta mezetara Araotzera.
- Mezetara Araotzera.
- Ondo.
- Bautizaittera eta horreik Koruetara.
- Bautizaittera, berriz, Koruetara. Orduen zer, registrauta Atxabaletan.
- Klaro, azkenian terrenoz Aretxabaleta bazan, ba hara tokauko jatzuen, ezta?
- Klaro, klaro, hara.
- Eskolara ta moduan.
- Klaro, igual.
- Bai, zeatik Araotzen parrokixia bazeukatzuen garai hartan.
- Araotzen be bai.
- Baiña tokau, ezta?
- Baiña tokau bertara, auzora.
- Eta garai hartan Araotzen tabernarik eta beuen?
- Araotzen nik betik ezagutu dot tabernak, eta nire aurrekuak be bai.
- Eta baiña...
- Nik ezagutu (di)ttuenak...
- Mantxuena-ta?
- Mantxuena bai, Mantxuena eta Zumalde, bixak.
- Bata bestian onduan.
- Eta lehenago, ha ez nixuan nik ezagutu, Errekakua eta oin esaten xuei zala garai baten.
- Errekakua?
- Erreka Txikiña.
- A, beheratxuago.
- Mantxuenen pegante dauena, Erreka Txikiña, ha be tabernia zala. Errekakua zuan han albotik, bestekaldian Teodorok eukena, ha zuan Errekakuori.
- Oseake han danak leku baten orduen, hiru tabernook?
- Bai, Zumalden etxetik, handik.
- Eta pelotan ittera ez ziñain etorten Araotzera?
- Elizpera pelotan? Pelotalekurik ez xauan e?
- A, hori barrixa da orduan?
- Hori itten neu be ibilli nitzuan, Arabatik etorri nitzuan ni, Ugastegiarrak be parte hartu bihar euela ta, entradako postien zimientua Paskua bigarrenian Arabatik etorri eta neuk etaratako zimientuak (di)ttuk hareik, e? Abadia gogor, Ugastegiarrak be bai in bihar euela.
- Ha auzolanian in zan ala?
- Bai, auzolanian.
- Eta pelotalekua bakarrik, edo ha Saloia dauen etxia be bai?
- Saloia aurretik in zuan, uste xuat, ala geruago? Saloia geruago ingo zuan, laheningo frontoia ingo zuan eta Saloia geruago, uste xuat e? Uste xuat hola zala, bai. Hori in zana ba(di)ttuk... nik euko nittuan hogeta lau-bost bat urte-edo harei in zirala.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia