Oñati (Gipuzkoa)

Saltzaile Araban zehar

Saltzaile Araban zehar Araban astoarekin herririk herri salmentan bi urtez ibili zen. Bi-hiru astorekin ibiltzen zen eta bi-hiru etxetan pasatzen zituen gauak. Baserrietan saltzen zuen merkantzia Juanek. Orduan Araban abarkak zer ziren ere ez zekitela dio. Bideetan ez zen lapurrik izaten, baina badaezpada ere eskopeta batzuetan astoan zeraman.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Araban astoarekin herririk herri salmentan bi urtez ibili zen. Bi-hiru astorekin ibiltzen zen eta bi-hiru etxetan pasatzen zituen gauak. Baserrietan saltzen zuen merkantzia Juanek. Orduan Araban abarkak zer ziren ere ez zekitela dio. Bideetan ez zen lapurrik izaten, baina badaezpada ere eskopeta batzuetan astoan zeraman.

Transkripzioa

- Eta ze, garai hartan ze langintzatan zebitzen?
- Ni orduen Araban.
- Astozain. Astozain edo...saltzaille.
- Denpora asko in zenduan Araban?
- Araban bi urte.
- Bi urte. Eta nundik zihar, nundik nora ibiltzen ziñan? Herririk herri?
- Herririk herri.
- Oseake Araba ondo ezagutuko dozu orduan.
- Nik egon nitzan atzian, sartu hemen Landan, Landa, Barrundia, Zalduendora, hemendik Salvatierrara sartu eta gero karretera jenerala hartu eta Langarika Bittorixa aldera, beste aldera, hori. Hamabost egun in ta bueltia.
- Eta lan hori itten zebenien, bizi nun bizi ziñan?
- Parte Aizpurun egoten nintzuan ni, Maiñako bat xauan han, Zezilio, han fijo, parada fijua han. Bestela Heredian be bai; eta Zuazo, Zuazo Ganboan be bai, beste etxe baten. Bestela dana astuakin, leku batera fateko hola ibiltten nitzan.
- Zenbat asto ebalten zittun?
- Bi-hiru, horixe.
- Eta ze erosten zentzuen, jente partikularrak?
- Baserrixetan.
- Baserrixetan?
- Baserrixetan.
- Baserririk baserri ibiltten ziñan.
- Orduen Araban artian abarkak zer ziren be ez ekixein, e? Arabar danak alpargatakin ibiltten ziren artian.
- Soruan be afraketakin?
- Horixe.
- Han hemen baño atzeratuago, ezta?
- Bueno, horixe, atzera? Horixe. Gero puxka bat espabilaitten hasi ziran. Hemen estraperlua hasi zanian-ta, orduan. “Ya vienen los vascos”.
- Oseake puntu batzuk zekazuzen nora joan lotara eta, ya jakiñeko etxe batzuk edo, lo itten gelditzeko-ta...
- Bai, artian, printzipalena Aizpurun […] astua eta jenerua eta Heredian, “Casa Salvador” neukan beste bat. Ezkirikotxan be bai beste bat, hola taberna txikitxo baten.
- Zela esan dozu izena?
- Ezkirikotxa, karretera jeneralian xauan. Salvatierratik Bittorixara karretera jeneralian. Zuazo de Ganboa, ha urak eta pantanuak hartuta.
- Pasadizon bat edo izango dozu ba hola kontaitteko modukua? Zure astozaintza garaiko edo komerziante garaiko pasadizon bat izango dozu kontaitteko modukua.
- Ze pasadizo gura dozu ba?
- Edozer.
- Iñork lapurretan-edo ez dotzuen in?
- Ez, ez. Kontzientziakin lapurretan. Intentziñua bai, erriela manejaitteko bai e? – Hori ba, hori esaten dot ba, iñork zeuri lapurretan.
- Bai, bai, hola fraka paren bat-eta, iñoiz bai. Nezesidadia euken bat izango zan ta...
- Bueno, fraka paria bakarrik bazan, bueno.
- Ez, hola gauza haundirik ez.
- Bide-lapurrik eta ezan ibiltzen?
- Bidetan?
- Bai.
- Ez.
- Ez?
- Eskopetia ebalten neben astuen, e?
- Bai?
- Ibillitta nago ni, e?
- Badaezpada.
- Urte danien eskopetiaz?
- Ez, betibe hola

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia