Juane Urkia Elorza
Oñati (Gipuzkoa) (1928-2015)
Biografia
Aretxabaletako Goroeta auzoko Bekoetxe baserrian (Ugaztegi auzunea) jaio zen. 11 anai-arreba ziren. Bekoetxe baserria oso altu dago eta Goroeta auzokoa izan arren, Oñatiko Araotz auzotik hurbilago dago (Ugaztegi auzunea elizaz Araotz auzoari dagokio, baina udalez Aretxabaletari). Eskolara joan ahal izateko, Uribarri auzora joan zen morroi 7 urterekin eta bertako eskolan ibili zen 3 urtean. Denbora batez aitari ikazkintzan laguntzen ibili ostean, Goroetako eskolan hasi zen, eta geroago marianistekin ere ibili zen urte eta erdiz. Elorrion egin zituen 6 hilabete marianistekin nobiziotza egiten, baina utzi egin zuen. Soldadu joan bitartean, Bergaran egin zuen urtebete okindegian eta landareekin ere ibili zen lanean. 1951n Gasteizera joan zen soldadutza egitera. Handik etorritakoan saltzaile ibiltari gisa ibili zen Araban eta herriz herriz ibiltzen zen astoekin hainbat gauza saltzen. Zerbitzari lanetan ere ibili zen asteburutan Eibarren "Gau-txori" tabernan. 1959an Garai fabrikan hasi zen lanean eta bertako txofer izan zen jubilatu arte. 1960an Urruxola auzoko Aginalde ("Aialde") baserrira ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-071 | 2009 | Deba eskualdeko ahotsak - Oñati | Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute