Oñati (Gipuzkoa)

Ikazkintzatik eskolara berriro

Ikazkintzatik eskolara berriro Hiru urte egin zituen Uribarri auzoko eskolan. Hamar urterekin aitari ikazkintzan laguntzen hasi zen. Gero beste urte bi egin zituen Goroetako eskolan, abadea maisu zuela. Eskoriatzako marianisten eskolara joan zen gero; han marianisten behiak gobernatzen zituen. Beste hiru araoztarrekin egon zen marianistetan. Nobiziatua egitera Elorriora joan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru urte egin zituen Uribarri auzoko eskolan. Hamar urterekin aitari ikazkintzan laguntzen hasi zen. Gero beste urte bi egin zituen Goroetako eskolan, abadea maisu zuela. Eskoriatzako marianisten eskolara joan zen gero; han marianisten behiak gobernatzen zituen. Beste hiru araoztarrekin egon zen marianistetan. Nobiziatua egitera Elorriora joan zen.

Transkripzioa

- Orduan hemen egon ziñan, Uribarrin egon ziñan, ta hiru urte esan dozu in zenduzela?
- Bai, hiru urte partia gerra denporan, hiru maistrokin, baiña hiru karrera onak.
- Ze ikasten zenduen eskolan?
- Gero hortik atzera ba hamar urteaz aittari lagunketara ikazgiñera, beste hiru bat urtie, hamar urtekin. Gero atzera Koruetara, abadiana. Han beste urte pare bat edo, han eskolan, abadian beti be belarrondoko batzuk hartu ta...
- Orduan eskolan hiru urte, gero aittakin ikazkin...
- Ikazgiñan. Gero atzera eskolara.
- Gero atzera eskolara.
- Gero beste bi urte edo ze in nittun.
- Koruetan.
- Eta gero handik Eskoriatzako marianistatara berriz, behixak gobernau ta han beste apur baten.
- Marianisten behixak gobernaittera?
- Bai.
- Han be morroi?
- Baitta azkenian bertan geratu be. Urte t´erdi edo ze ingo nittuen. Lau araoztar egon gitzuan, lau araoztar fan gitzuan gu hara. Onddiok bat, bat hil zuan Goittiko Joxe Mari, ezagutuko huan hik Joxe Mari Goittikua.
- Bat bai.
- Haxe zuan bat. Beste bat Jaturabekua. Ha ez jakiat bizi dan. Maiñakua bizi dok onddiok, Valladolizen edo, Segundo, Krispiñen-ta anaia.
- Jaturabe hau, udaletxian ibilli zana? Ez, hori zu baiño gaztiaua da.
- Ez, bestekua, Jaturabe beheko zulokua, Karlosena-edo.
- Lau araoztar orduan fan ziñain marianista.
- Marianista fan, formal. Eta gero Elorrixon aspertu nitzanian, buelta in ta etxera.
- Eta ze ikasketa klase edo ze irakusten otsuein?
- Marianistak (di)ttuk horreik.
- Baiña ze irakusten otsuein, dotriñia edo kontuak itten edo danetik-edo?
- Dotriña denporia pasauta nik ordurako, hamazazpi urte geukan eta. Dotriñia ya...
-Hamazazpi urtekin egon ziñan marianista?
- Bai. Urte bat, Elorrixon urte bat, urte bat be ez, sei bat hillabete ingo gittuan.
- Hori nun?
- Elorrixon. Elorrixon horreik etxia, nobiziaua Elorrixon.
- A, hori ez zan Atxabaletan orduan. Marianistak.
- Marianistak egozen Eskoriatzan, oin hotela edo badago ba Atxabaleta eta Eskoriatza bittartian? Haxe zuan marianistena. Ni lehengo baten pasau nitzuan eta oin hotela indda xak han.
- Bai, Ederlanen parian.
- Hori dok. Hor lehenengo estudixau hor eta gero Elorrixon nobiziaua.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia