Eskoriatza (Gipuzkoa)

Karea nola egiten zen

Karea nola egiten zen <p>Harria nondik eta nola ateratzen zuten. Harria txikitu eta gurdiarekin baserri ingurura eramaten zen. Etxeak zuritzeko ere karea erabiltzen zen. Karobia erretzeko pago-egurra izaten zen egokiena. Auzoko baserrietako gizonek elkarri laguntzen zioten. Sei egunez egoten zen karobia erretzen. Karobien izenak. Elkarri laguntzeko ohitura handia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-032-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Harria nondik eta nola ateratzen zuten. Harria txikitu eta gurdiarekin baserri ingurura eramaten zen. Etxeak zuritzeko ere karea erabiltzen zen. Karobia erretzeko pago-egurra izaten zen egokiena. Auzoko baserrietako gizonek elkarri laguntzen zioten. Sei egunez egoten zen karobia erretzen. Karobien izenak. Elkarri laguntzeko ohitura handia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harrixa, esan dozu, hatxa izan bihar zala…
- Hatxa.
- Eta nundik ekartzen zeben edo…?
- Hatxien ataraten euen. Eta, gaiñera eitten euen…
- Eurak ataratzen zeben?
- Barrenuekin! Holan hartu bi lagunek edo, barrenuekin zulue; “danba!, danba!, danba!”, haintxe zulue ein, e? Eskuz. Eta gero han ifintten euen kartutxo bat ta eitten euen esploziñuaz urteten eben, apurketan zan. Baiña eskuz eindde dana, e!
- Gero burdixakin dana kargau…
- Gero burdixekin eruen dana. Gero zerakin, porrakin-ta apurtu harek hatxak. Zatittu ein biher zien, klaro! Eta gero burdixekin karobira eruen. Karobixak egoten zien hor ta hemen. Ni hemen be lauaz-edo akordetan naz zelan [erezen]. Oin be badaz, e!
- Basarri bakoitzak gutxi gorabehera eukitzen zeban beran karobixa?
- Bueno… Bien artien edo holan, bi-hiruen artien edo holan izeten zan, enjeneral. Gero, burdike, ba, errepartue egoten zan. Inkluso etxien letxadie eitten zan, etxie zurittu-ta eitteko be etxien eitten zan. Gurien, behintzet, etxien itten euen. Aitta arotza zan.
- Karia gauza askotarako erabiltzen zan, ez?
- Bai! Gauza askotarako.
- Esan dozu harrixa nundik ekartzen zeben, zelan kargau… Egurra pagua izaten zan?
- Pague, pague, pague.
- Derriorra zan pagua izatia?
- Bai, bestiek ez dauke berotasun… ez da iguela.
- Sei egunetan erretzen egon bihar zan karia…
- E?
- Sei egun ingurutan eretzen egon bihar zan karia…
- Bai, eta gero itxi eitten jakon.
- Eta bertan egoten zian zaintzen?
- Gabe ta egun!
- Gau ta egun bertan…
- Sue dauenien, suten dauenien, lagundu biher jakon. Osea, gabe ta egun. Holan lagunketan euen auzuek. Ta gero han dabillenien bestiek [eurekana]. Ni akordetan naz hiru bat tokitten-edo hemen. Danak ez euen hori eitten, e!
- Bertan egoten zianian eukitzen zeben tokitxo bat edo aterperen bat han egoteko edo lo eitteko edo… karobi inguruan?
- Lo ez euen eitten han.
- Ez?
- Errelebau eitten zien. Batzuk, ba, ordu batzuetara fango zien; gaberdixen… Ni gaztetxue…
- Txandaka?
- Txandaka, bai, bai. Gero eukitten euen, ba, ardaue edo ure edo jana edo han eukitten euen ta, ba…
- Eta gogoratzen dozu gitxi gorabehera nun zeren karobi hauek?
- Bai.
- Ez dakit, izena…
- Bai. Bat Esibeiko karobixe, hor; beste bat Lapatzakue; beste bat Erañen. Horreik hirurok bai. Hiru, baiña ondo daz; haik oindio ondo egongo die, e! Bueno, Erañekue ez dakit, baiñe hori Lapatzakue ta Esibeikue ondo egongo die oindio, bastante ondo, hola, ikusteko moduen-ta.
- Orduan, hau auzolanian eitten zeben ta gero banatu eitten zeben, ez?
- Gero lagundu eitten otsien etxe batzuk beste batzuei, ezta? Eta, ba, gero bien artien edo hiruen artien erreten euen ha karobixe. Ta hareindako izeten zan karie.
- Ya repartidu ondoren, bakoitzak, basarri bakoitzak beran karia…
- Bueno, han lagunketan ibili arren, harek ez euen kareik eruten handik. Ez, ez. Por ejenplo, bien… bi… bi familixan artien igual karobi bat erretie pentsau euen, ezta? Erretie. Ta gero beste batzuk harei lagundu eitten otsien. Eske egoten zan oso… bata bestiei lagunketako gauza haundixe egoten zan. Lagundu eitten jakon asko. Hemen bai, behintzat!
- Eta, gaiñera, derrigorra izango zan, ez? Ze batzuetan bati lagundu bihar beste batzutan noberari…
- Bai, bai.
- Dana dala, ba, bi-hiru basarrin artian erretzen zanian, euren artian bai repartitzen zeben kare hori…
- Bai, harek karobixek eukitten euen jabie, baiñe beste batzuek be lagundu eitten euen gero.
- Eta gero hori, kare hori, basarrixan nun gordetzen zan? Bazeuan toki espezialen bat?
- Ez, ez, solora.
- Solora zuzenian?
- Bai, solora, artuek erein biher zienerako.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia