Arrasate (Gipuzkoa)

Artilezko galtzerdiak eta abarka-sokak

Artilezko galtzerdiak eta abarka-sokak Gerraosteko errazionamendua pasatu ostean jaio zen Bixente. Hala ere, ezagutu zituen ikatza eta bisigua errazionatuta. Beharrezko gauzak Zerrajerako ekonomatoan erosten zituzten. Eskolara abarka-galtzerdiekin joaten ziren. Galtzerdiok etxean eginak ziren. Abarkentzako sokak ere etxean egiten zituzten eta Bixentek oraindik ere egiten ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraosteko errazionamendua pasatu ostean jaio zen Bixente. Hala ere, ezagutu zituen ikatza eta bisigua errazionatuta. Beharrezko gauzak Zerrajerako ekonomatoan erosten zituzten. Eskolara abarka-galtzerdiekin joaten ziren. Galtzerdiok etxean eginak ziren. Abarkentzako sokak ere etxean egiten zituzten eta Bixentek oraindik ere egiten ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta razionamentu garaixan zuek…
- Ez, ni ez nitzan fan sekula razionamentura.
- Eta zeatik, libre zeuntzeillako-edo?
- Ez, hori lehenauko kontua. Nire denporan ez euen razionamendurik. Bai, kendute. Ni “cuarenta y seisian" jaixua naz, eta horreik kontuak dira “cuarenta- cuarenta y uno- cuarenta y dos” horreikuek izan biher daue, entzunda bai, baiña nik gosia ez neuen ezagutu, oin gularik be ez. Ez euen zerik, eta gure aitta fabrikan ebillen, Zerrajeran, ta Zerrajeriak ekarten zittuen, han bai egoten zan razionaminetua, ekarten zittuen razionamientuan iketza, Gabonetan ekarten zittuen bixiguak. Gabonetan orduko denporetan bixigua jaten gauen guk, baiña Gabon egunian bakarrik, eta ba bixigu bat… tenedorekada bana. Zerrajeriak ekarten zittuen zapatak, ekonomatuak euken bai erropiena bai janena. Eta zapatak, akordaten naz ni zapatak izaten ziren “Zapatos El Tigre”, eta guk sekula ez geuen ibili zapatia neurrira.
- Betik haundixaua.
- Zortzi anai-arreba, zazpi bizi giñen eta zapatak hartzen oskun “veintiunua” bazan “cuartenta y unua”, guatia sartu bittartien eta benga! Haundi, klaro, ba astian behin edo ibili, txiki geldiketan zirenien bestiendako, sekula be ez zan zertzen. Orduen bizimodua zan "completamente" diferentia.
- Eske zapatak kalera joateko jantziko zenduezen, ez?
- Guk ez dogu zapatie, guk zapata parie apurtu barik izten geuen. Abarkie bai.
- Zapatak kalera fateko.
- Kalera fateko, domeketan kalera fateko, baiña kalera fateko be, Mondrauera fateko Gorpuztixetan eta holakotxe zeren baten; bestela Ziorlan bertan mezia beuen abarkakin be bai. Eskolara beti abarka-galtzia. Abarka-galtzia eta, abarka-galtzia ona bai, eta fraka mahonak eta amak josten be ondo itten euen, ta orduen gabanak Mondrauen ta Oñatin ta be bai, eta gabanak ba herriko jauntxuak gabana ibiltten zittuen, eta harein erretela zerak geldiketan ziren telak erosi eta amak itten oskun guri gaban teliekin kazadorak itten oskun, oso onak. Enda abarka-galtzak ardi-lanazko galtzak onak e?
- Etxien egindakuak?
- Etxien eginddakuak, oso onak, hori bai. Baiña abarka-galtzia, orduen ez euen…
- Eta abarkak orduan sasoi haretan baten bat bazeuen hemen abarkak itten zittunak-edo?
- Orduen gomaz, hemen ez zan itten nire denporan ez zan itten hemen, aurretik baietz esaten euen baiña nire denporan gomazko abarkie erosi egitten zan, gomazko abarkie, eta gomazko abarkak oingo modukuak be ez ziren izaten, sakon batzuk izaten ziren, takarrauak izaten ziren. Baiña abarkie, galtzie beti ona. Ardi-lanazko galtzie, eta niri gustau jat ardi-lanazko galtzia egittia be bai eta ona gustau izan jat beti ardi-lanazko galtzia. Oin be bai e? Nik ointxe be asko ibiltten, oin be soiñien ardi-lanazko galtzak eta hori beti gustau jat. Bai egittia eta bai jaztia, bai, bai.
- Eta sokak?
- Be bai, geuk etxien.
- Etxian egindakuak?
- Bai, etxien eginddakuak. Bai, bai, sokak etxien eginddakuak.
- Itten dozuz oin be?
- Bai. Hemen be badaukat.
- Artulia be itten dozu?
- Bai, bai.
- Egindda be badaukat nik, oin be. Ardiulia ointxe be badauket sokak egitteko gertu aber noiz atertu, aterri itten dauen traillok itteko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia