Oñati (Gipuzkoa)

Ehuna kanatan neurtzen zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-181-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

84 zentimetro zabalerako kanatan egiten zuten ehuna. Liho eta ehunarekiko esaerak. Ehun 'orriak' egiten zituzten eta gero elkarrekin josi puntada berezi batekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jaione Isazelaia: Ehuna egiten zan kanako neurrixan, zabaleria?
-Julian Alustiza: Bai, kana.
-Jaione: Eta kanak, larogeita lau zentimetro dauzka?
-Julian: Toki guztietan ez det uste berdiña danik. Baiño bai, bai.
-Jaione: Eta kana erdiak? Ze kanaerdia ez dot aurkitu iñon.
-Julian: Kanaerdia, ba erdia izango da.
-Jaione: Bai? Dudan nago.
-Julian: Nik uste det baietz. Ez det oroitzen gauza garbiik. Baiño kanakoa izaten zen gehienetan hemen egiten zena, hemengo ehuleak egiten zutena. Eta kanako hainbeste; hainbeste diru edo hainbeste gari edo, eamaten zuten.
-Kana zer da, zabaleran?
-Julian: Zabalera.
-Eta luzeran?
-Jaione: Luzeeria, ba, segun zenbat hari eruaten jakon ehuliai. Dana dala, aurrez jakite zeben zenbat kana ertengo zotsen. Bueno, zabaleria zan, eta luzeeria be bai. Luzeeria be kanetan neurtzen zeben.
-Julian: Eta horrekin ia bazekiten zenbait ordaindu behar zuten. Izarak ez dakit zenbat kana izango zuten; kana erdi, edo kana t'erdi? Izarak.
-Jaione: Zabaleria? Segun. Izaten zian orrixak, eta gero josi eitten zeben. Bi orrikin, edo hiru, segun zenbat nahi izaten zan, ba, josi, tartian.
-Julian: Nik ezagutu nittuen izarak, behintzat, zabalak ziran, oso zabalak. Ohia ondo harrapatzen zuten. Haiek zenbait orri izango zituzten? hiru baiño gehiago behintzat. Ez dakit zenbat orrikoak izango ziren, baiño hirutik gora.
-Jaione: Puntada berezi batekin josten zeben.
- Eta gero ez zan igartzen?
-Jaione: Ez, ez zan igartzen. Ez zan igartzen, ze aurretik ehuna ehuliak eitten zaban ertzak ondo errematauta. Ehunan ertza ondo errematauta eoten zan, apropos gero hori eitteko. Hori egin ta erdixa ez zan igartzen.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia