Arrasate (Gipuzkoa)

Goserik ez, baina "kapritxorik" ere ez

Goserik ez, baina "kapritxorik" ere ez Baserrian ezin zuten gauza batetik bakarrik bizi, eta horregatik hazi behar izaten zituzten abere ezberdinak. Ahal zen guztiaz baliatzen ziren abereok hazteko. Gerraosteko gosea ez zuen ezagutu Bixentek, baina "kapritxorik" ere ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian ezin zuten gauza batetik bakarrik bizi, eta horregatik hazi behar izaten zituzten abere ezberdinak. Ahal zen guztiaz baliatzen ziren abereok hazteko. Gerraosteko gosea ez zuen ezagutu Bixentek, baina "kapritxorik" ere ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eske baserriko bizimodue, bai artzaiena, bai danena, ebatu bixatzu gauza danari. Hori doie lotuta doie, gauza bat bestiakin. Zeatik eze jentiak oin esaten dau artikulo gauza bat euki bihar dau, artikulu bat euki bihar dau, eta berak fallaitten badotsu ze in biher dozu? Ebaketan xatsu danari, aprobetxaten zan dana.
- Eta gaiñera txarrixak euki ez bazittuein, ze ingo zeuein gazuriakin?
- Harrika bota biher. Baiña orduan aprobetxau itten zan dana, dana aprobetxetan zan, dana. Ez dago… gaur egun bizimodue dau samurragua orduen-ta baiño, bastante samurragua dau, askokin be. Lehenau ba aprobetxatzen zan dana, eta dana neurtuta.
- Zuk gerra osteko goserik-eta ezagutu dozu-edo?
- Ez, nik ez dot ezagutu goserik, oin ez dodana ezagutu da gularik. Oñatin itten zan Maiztegi txokolatia, eta ontziak eukitten euen Ama Birjiña Arantzazukua, akordatan zara zu?
- Ez dot uste. Ontzia labrauta?
- Bai, ontziak eukitten euen Ama Birjiña erretratua, figuria eukitten euen.
- Baiña ontzia Arrasaten itten zan?
- Ez, Oñatin, Oñatin egon zan txokolaterixan, Maiztegi. Enda harek euken Ama Birjiñia ontza bakotxien, ontzak izaten ziren holakotxiek, eta euken Ama Birjiñia, baiña guk Ama Birjiña osorik sekula ez geuen jan, hortik ataraizu kontua zenbat txokolate jaten geuen. Ama Birjiñia osorik sekula ez geuen jan.
- Zenbaten artian jaten zenduen?
- Lau zati egindda-edo, orduen, guk goserik ez dogu ikusi, baiña gu mutikuak giñanien, goizien talua eta esnia, artua eta esnia edo morokilla, eta eguardixen gaur-bixar-etzi eta etzilimo babak, urdaixa eta txorixua euenien, eta domeketan garbantzo lapikua, libra erdi okelaz itten euein garbantzo saldiori eta gero azie edo gura dana, azie edo kolifloria edo gura dana eta gero ha piparrondo batzukin eta okeliakin eta ba beratzi, hamar, hamaika lagun, ha partiuten zan eta “se acabó”. Han ez euen iogurrik eta ez euen […], han ez euen. Orduen goserik ez dot ikusi. Ogixe be, nik ogixe gu mutikuak giñanien ogi zurixe hutsik ez naz akordaten. Patatatiakin, ogixeri sartze jakon patata egosixa, eta tremesa.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia