Astoekin saltzaile ibiltari eta beste hainbat lanbidetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikazkintzan nekatu eta Araban jardun zuen saltzaile ibiltari lanean, astoekin. Umeentzako arropak, baserrirako lanabesak eta abar saltzen zituen. Milikuaren koinatu Anastasiorekin hasi zen salmentan, baina gero bakarrik jarraitu zuen. Lan mota askotan jardundakoa da Juane. Ezkondu eta gero Eibarren tabernari lanean ere ibilitakoa da, lehengo "Gau Txori" tabernan.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:03:29
- Erref: ONA-071/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak
Transkripzioa
- Baiña ha karriuan itten zan.
- Ha karriuan, “contrabando” estraperlua ta.
- Ez, ez, ez. Ikatza ta obratako materiala eta holakuakin ibiltten zan. Zuek inddako ikatza igual haretxek eruengo eben, Brinkolara eta hola. Harek neri kontaitten nostanez behintzet Brinkolara eruaten euen ikatz pillia. Baiña harek asto pilla formala euken.
- Ikatza Brinkolara, hemendik, Araozdik?
- Ba Arabako Mendittatik, Araotz eta hor, ikatza itten zan lekutik.
- Mendittik Arantzazura bajau ta handik Orbegozona, Zumarragara parte. Geuk be bai Zumarragara. Orduan Orbegozonera faten zittuan hemen ikatzak gehixenak ta.
- Oseake danetik probau dozu orduan, ezta?
- Danak ez xat akordauko, onddiok danak ez xat akordau.
- Lehen aittatu dozu Eibarren tabernari be egon ziñala.
- Bai, mostradorian egon nintzuan ni.
- Denpora luzian?
- Ez, denpora asko ez nixuan in, hau kejau zuan ta, hona etorteko bestela... han egoteko.
- Ordurako ezkonduta?
- Ez, ez, artian soltero baiña...han orduan gabitzan txapelenakin hiru ahizpa, han taberna hartan.
- Zela euken izena taberniorrek?
- Gau Txori.
- Gau Txori. Ereitta dago onddiok?
- Ez, ez.
- Plaza-plazan zaok hori.
- Entzunda dakat nik, baiña hori taberniori ya ez.
- Oin be tabernia dago han uste dot. Gero kaja hau bankua edo ez dakit zer egon zan, eta oin be, ez da denpora asko ni han pasau nitzala eta oin be Gau Txori ifintten dau, Gau Txori uste dot. Beste asunton bat egongo da baiña...
- Eta ze itten zendun, egunero joaten ziñan Eibarrera? Egunero?
- Ez, jaixetan, jaixetan faten nitzan.
- A, jaittako tabernarixa. Lan asko euen garaiko...
- Bai, […] egoten zittuan han, txapelenan hiru ahizpa, horrek egunaro.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!